AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ia 24.000 lagun daude Osakidetzan ebakuntza bat egiteko zain

Itxaron-zerrendak %27 igo dira 2019tik 2022ra bitartean, eta operatuak izateko zain dauden 23.831 pertsonetatik 1.074k sei hilabete edo gehiago daramatzate itxoiten.

Etengabe puzten ari dira Osakidetzan kirurgia-ebakuntza bat egiteko zain dauden lagunen itxaron-zerrenda. 2019. urtetik 2022. urtera bitartean, %27 igo da zerrenda hori, eta une honetan, 23.831 dira kirurgia-operazio bat itxaroten ari diren pertsonak.

Horien artean, gainera, 1.074 dira itxaron-zerrendan gutxienez sei hilabete daramatzatenak. 7.414 kasutan 30 egunetik behera daramatzate zain, eta 16.417 kasutan, berriz, 30 egunetik gora. Dirudienez, traumatologia arloan izaten dira atzerapen gehien.

Aitor Esnaola preso politikoa ere berriz espetxeratu dute
Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du legorretarrari ezarritako hirugarren gradua, aste honetan bertan Mikel San Argimirorekin egin bezala. Martutenen sartu dituzte biak.