AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ia 5.000 isun eta 100 atxiloketa Hego Euskal Herrian, salbuespen egoeraren barruan

Alarma egoera hasi zenetik, polizia indarrek 4.460 isun ezarri dituzte EAEn, eta 388 Nafarroan. Bestalde, neurriak ez betetzea egotzita, 97 pertsona eraman dituzte atxilo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hiru Nafarroan.

Espainiako Estatuak alarma egoera ezarri zuenetik, milaka izan dira askotariko polizia indarrek jarritako isunak, eta ehunka neurriak haustea "desobedientzia larria" leporatuta atxilo eramandako pertsonak. Hego Euskal Herrian, zehazki, atzo Naiz-ek argitaratutako datuen arabera, 4.848 isun jarri dituzte poliziek, eta 100 pertsona atzeman dituzte.

EAEn 4.460 izan dira ezarritako isunak; 1.916 udaltzainek, eta 2.544 ertzainek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atxilotutako pertsonak, aldiz, 97 izan dira.

Nafarroari dagokionean, 388 isun jarri ditu Poliziak, eta hiru pertsona atxilotu. Guztira, 2.886 lagun idenfitikatu eta 2.696 auto miatu dituzte.

Duela hiru egun argitaratutako datuen arabera, Espainiako Estatuan 31.100 ziren zenbatutako isunak, eta 350 atxiloketak.

Irungo langile bat eraila AP-8 autobidean, urteko hemeretzigarrena gutxienez
Atzo zendu zen 54 urteko behargina, AP-8 autobideko asfaltatze lanetan bihotzekoak jota. Garraiolaria zen hildakoa, eta Campezo enpresarentzat egiten zuen lan. Urtea hasi zenetik hil duten hemeretzigarren langilea da.