AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

IAk aldarrikapen zerrenda bateratu bat aurkeztu du bigarren hezkuntzara, batxilergora eta lanbide heziketara begira

'Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu!' programa oinarri, Ikasle Abertzaleakek "lehentasunezkotzat" jotzen dituen sei eskakizun orokor mahaigaineratu ditu bigarren hezkuntzarako, batxilergorako eta lanbide heziketarako. Irakurketaren bidez, eskualdez eskualde ikastetxeetan azaldu diren eskakizunak bildu eta horiei "ikuspegi orokorra" ematea izan du xede.

Atzo, apirilak 26, Ikasle Abertzaleakek sei exigentzia plazaratu zituen hezkuntza ertainari eta lanbide heziketako zentroei lotuta. Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu! dinamikari jarraiki, hainbat eskualdetan ikastetxeetako zuzendaritzei eskakizunak luzatu dizkiete egunotan. Orain, horiek guztiak nolabait biltzeko eta "ikuspegi orokorra" emateko aurkeztu dituzte sei eskakizun bateratuak.

IAko taldeek eta ikasle autodefentsa sareek, "hezkuntzaren gaineko langile kontrola" helburu ikasle langileen defentsa antolatzeari ekin diote tokian tokiko heziguneetan. Hainbat dinamika jarri dituzte martxan, hala nola, inkestak edota testigantza nahiz sinadura bilketak. Jasotako informazioari esker tokian tokiko aldarri zehatzak osatu ostean, bide horretan "pauso bat gehiago" emateko hautua egin du IAk bigarren hezkuntzarako, batxilergorako eta lanbide heziketarako aldarrikapenekin, dimentsio nazionala dutenak.

ALDARRIKAPENAK

1) Ikas-maila bakoitzeko ikasgai bakoitzean, datorren ikasturterako edo selektibitaterako ezinbestekoa den edukia soilik lantzea. Horretarako, gutxieneko gaitegia zehaztea eta ezartzea.

2) Ebaluazio irizpideak lausotzea eta gainditzeko erraztasun osoak ematea. Horrez gain, hirugarren ebaluazioa prestakuntza-ebaluazio jarraitu modura ezartzea. Hau da, lehen bi ebaluazioetan eskuratutako lorpenak ebaluatzea, eta horiei modu gehigarrian eta positiboan soilik gehitzea hirugarrenean erdietsitakoak.

3) Ikasleen opor eskubidea eta oporren berezko iraupena errespetatuak izatea. Horretarako, hori bermatuko duten beharrezko aldaketak egitea selektibitatearen eta datorren ikasturtearen hasieraren datetan.

4) Ikasgeletara itzultzeko aukera deuseztatzea.

5) Lanbide Heziketan, "LZP (Lan Zentroetako Prestakuntza) + erronka-proiektua", bertan behera geratzea. Praktikak egin ezin dituztenei praktikak konbalidatzea eta ikasturte honetan tituloa jasotzeko baldintzak eskaintzea. Bestalde, kurtso honetan praktikak egin gabe geratu diren ikasleei datorren ikasturtearen hasieran praktikak modu boluntarioan egiteko aukera uztea.

6) Ikasturtea amaitzeko planen garapenean ikasle antolakundeen ordezkaritza bermatzea.

BORROKA LOKALAK

IAk Twitter bidezko hari batean bildu ditu Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu! dinamikari erantzunez tokian toki ikasleek egindako exijentziak. Bertan azaltzen denez, honako udalerri eta eskualdeetan piztu dituzte ekimenak:

Bizkaia

Nafarroa

Gipuzkoa

Debagoienako IAk hainbat eskaera egin ditu Bergarako Aranzadi Ikastolan, Arrasate BHIn eta Gaztelupen
Bergarako Aranzadi Ikastolan, Arrasateko Gaztelupen eta Arrasate BHIn hainbat aldarrikapen egin ditu Debagoienako Ikasle Abertzaleakek. Bi eskaera nagusi egin dituzte, 'online' klaseei lotuta bata, eta lan kargarekin eta edukiekin lotuta bestea.