AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

IAk elkarretaratzeak egingo ditu azaroaren 12an, 'Ikasle langileon osasunaren eta askatasunaren aurkako ofentsiba gelditu!' lelopean

Hego Euskal Herriko zazpi eskualde eta hiru campus izango dira mobilizazioen agertoki. Ikastetxeetako zein unibertsitateko ikasleria langileari kontzentrazioetara batzeko deia luzatu diote.

Ikasle Abertzaleakek hainbat deialdi zabaldu ditu azaroaren 12rako, osteguna. Ikasle langileon osasunaren eta askatasunaren aurkako ofentsiba gelditu! lema irakurri ahal izango da mobilizazioetan helduko dituzten pankartetan; horrenbestez, aldarriaren atzean batzera eta protestetara bertaratzera dei egin dio IAk Hego Euskal Herriko ikasleria langileari.


Joan den azaroaren 3an martxan jarritako Burgesiaren hezkuntza-kudeaketari, ikasle langileok planto! dinamikaren jarraian datoz azkeneko mobilizazio hauek ere. Hezkuntzan hartu diren azken erabakiak "norbanakoen eskubideen eta askatasun politikoen aurkako neurriak" direla azaldu zuten IAko kideek orduko hartan, ehunka ikasle mobilizatuz.


DEIALDIAK


Jarraian, Ikasle Abertzaleakek datorren asteazkenerako antolatu dituen elkarretaratzeak, Ikasle langileon osasunaren eta askatasunaren aurkako ofentsiba gelditu! lemapean.

Bizkaia:

Araba:

Gipuzkoa:

Nafarroa:

Campusak:

Ezpala gaztetxearen defentsan antolatzeko deia luzatu dute, epaiketaren data jakin berritan
Abenduaren 18an epaituko dute Tolosako Gazte Asanbladako kide bat, Ezpala gaztetxearen okupazioa dela eta. Epaiketaren aurrean, antolatzeko deia luzatu du Tolosaldeko Gazte Fronteak ohar bidez. "Kasu isolatu bat" izatetik urrun, krisi ekonomikoaren testuinguruan kokatu dute epaiketa; langileen kontrolpeko espazioen aurkako "erasoaldi nabarmenaren" beste adibide bat dela azpimarratu dute.