AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

IAk eta campusetako emakume taldeek mobilizazio deialdiak egin dituzte biharko

IAko taldeek ikastetxe ugaritan antolatu dituzte kontzentrazioak, 'Lotzen gaituzten kateetatik askatzeko, emakume langileok borrokara batu' lelopean. Campusetako emakume taldeek eta UIBk deituta, bestalde, Hego Euskal Herriko sei campusetan egingo dituzte mobilizazioak.

Emakume Langilearen Nazioarteko eguna da bihar, martxoaren 8an. Aurten ere mobilizazio deialdiak egin ditu Ikasle Abertzaleakek ikastetxeetan, Lotzen gaituzten kateetatik askatzeko, emakume langileok borrokara batu lelo hartuta.

Gipuzkoan, Azpeitian, Azkoitian, Oñatin, Bergaran, Arrasaten, Anoetan, Alegian, Tolosan, Eibarren, Beasainen, Urretxu-Zumarragan, Legazpin, Zumaian eta Donostian egingo dituzte elkarretaratzeak; Bizkaian, Bilbon, Derion, Gernikan, Durangon, Iurretan, Elorrion, Ondarroan, Mutrikun eta Markina-Xemeinen; Nafarroan, Iruñerriko sei ikastetxetan, Altsasun, Etxarrin, Lizarran eta Leitzan; eta Araban, aldiz, Gasteizko sei ikastetxetan.

Deialdiak campusetan ere

Bestalde, Lorratzek, Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak, Arrakalak, Bilboko Unibertsitateko Emakume Taldeen Koordinadorak, Akelarrek eta Unibertsitateko Indar Batasunak ere deitu dute mobilizatzera Hego Euskal Herriko campusetan. Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campusean (Bizkaia), Gasteizkoan (Araba), Ibaetakoan (Donostia, Gipuzkoa), Bilbokoan (Bizkaia) eta Eibarrekoan (Gipuzkoa) izango dira mobilizazioak, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Iruñeko (Nafarroa) campusean ere.

Iluntzean, Itaiaren mobilizazioak

Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak arratsalderako antolatu ditu mobilizazioak Euskal Herriko 32 herritan. Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki! izango dute aldarri aurtengoan.

Pablo Gonzalez kazetaria espetxeratu dute Polonian
Polonian atxilotu zuten, Ukrainako gerraren berri emateko kazetaritza-lanetan ari zela. Lau egunez izan dute inkomunikatuta, eta behin-behinean sartu dute kartzelan; espioitzan aritzea leporatu diote. Espainiako eta Ukrainako zerbitzu sekretuek ere hartu dute parte Gonzalezen atxiloketan.