AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

IAk hainbat deialdi egin ditu irailaren 15eko grebarako

EAEko hiru hiriburuetan mobilizazioak egingo dituzte 11:00etan, 'Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu!' lelopean. Iruñean, berriz, ikasleak Hezkuntza Delegaritzaren aurrean elkarretaratuko dira 20:00etan.

Asteazken honetan, hilak 9, joan den ostiralean iragarritako ikasle grebaren deialdiak argitaratu ditu Ikasle Abertzaleakek. Hala, mobilizazioak deitu ditu EAEko hiru hiriburuetan, hurrenik hurren, Ibaetan (Gipuzkoa), Bilbon (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba). Bestalde, Nafarroako ikasleek elkarretaratze bat egingo dute.


Ibaetako mobilizazioa 11:00etan abiatuko da Donostiako campuseko aularioaren paretik. Bilbon 11:00etan jarri dute hitzordua, Sarrikoko fakultatetik hasita. Gasteizen, berriz, Elurretan hasiko da manifestazioa, aurrekoen ordu berdinean. Azkenik, Iruñeko elkarretaratzea Hezkuntza Delegaritzaren aurrean egingo da, 20:00etan.


LANGILE KONTROLPEKO HEZKUNTZA


Orain arte jarraitutako ildo beretik, "oldarraldi burgesa eta sistema kapitalistaren krisialdiaren aurrean, langile kontrolpeko hezkuntza" aldarrikatuko du IAk irailaren 15eko greban. Hezkuntza komunitateko langileriaren osasuna bermatzen ez den heinean, "aurrean" izango dituztela berretsi diete aginteei.

"Okupazioaren eta immigrazioaren aurkako operazio polizial" bat salatu dute Donostiako Infernuan: 62 pertsona identifikatu eta 13 atxiki ditu Poliziak
Hainbat pertsona bizi dira Infernuako industria-nabe birjabetu batean, eta astelehenean, bertan sartu ziren Donostiako Udaltzaingoa, Espainiako Polizia eta Guardia Zibila, lapurreta batzuen aitzakiapean. Objektu pertsonalak lapurtzeaz gain, 62 lagun identifikatu eta horietako 13 indarrez atzeman zituzten, paperik ez izateagatik. Orain, martxan dira haien aurkako kanporatze-aginduak. Infernua Bizirikek salatu duenez, auzoan "sistematikoki" jasaten dituzte gisa horretako erasoak, eta manifestazioa deitu dute irailaren 13rako, "operazio arrazista" hau salatzeko. Donostiako Udalak abian du Infernuari dagokion hirigintza-plana, eremua "ahal bezain laster behera botatzeko" eta, finean, "auzoa garbitzeko".