AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

IAk mobilizazioak egingo ditu azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurrean antolakuntza komunista aldarrikatzeko

'Indarkeria matxistaren aurrean antolakuntza komunista' lelopean deitu du elkarretaratzera IAk. Hainbat ikastetxetan eta herrigunetan izango dira mobilizazioak.

Ikasle Abertzaleakek mobilizatzera dei egin du azaroaren 25erako, indarkeria matxistaren aurrean antolakuntza komunista aldarrikatzeko. Ikasle antolakundeak jakinarazi duenez, "azken asteotan, indarkeria matxista eta horri aurre egiteko moduak lantzen" aritu da formakuntza mintegien zein asanblada irekien bidez, eta lanketa prozesu horren ostean, beste urte batez, mobilizazioak antolatu ditu Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako. Euskal Herriko zenbait herrigune zein ikastetxetan izango dira elkarretaratzeak.

Gipuzkoan Tolosan, Ordizian, Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Urretxun, Hernanin, Azpeitian, Azkoitian, Oñatin, Bergaran, Arrasaten eta Zumaian egingo dira elkarretaratzeak; Bizkaian Bilbon, Gernikan, Derion, Durangon, Iurretan, Ondarroan eta Basaurin; Nafarroan Iruñean, Altsasun, Beran, Leitzan eta Lizarran; eta Araban, azkenik, Gasteizen (ikusi deialdi guztiak behean atxikitutako kartelean).

Bederatzigarrenez epaitu eta beste hamabost urteko zigorra jarri diote Marixol Iparragirreri
Espainiaratu zutenetik, bederatzi aldiz epaitu dute Marixol Iparragirre preso politikoa, eta zigor ugari jarri dizkiote. Azkena, hamabost urtekoa. Aurrez, Frantziako Estatuan ere bete zuen kondena.