AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

IAren ibilbideari buruzko hainbat saio izan ziren atzo, jaiegun arrotzean

"Espainiako Konstituzio Egunean ez daukagu ezer ospatzeko", azaldu zuten IAko kideek. Euskal Herriko zenbait herritan egitarauak antolatu zituzten, lanketa politikorako nahiz aisialdirako ekimenekin.

Atzo, abenduaren 6a, Konstituzioaren Eguna izan zen Espainiako Estatuan. Jaiegun arrotz modura seinalatu zuen berriz Ikasle Abertzaleakek, eta beste urte batez nabarmendu zuen ez zegoela "ospatzeko ezer". Hortaz, Euskal Herriko hainbat herritan egitarau batzuk prestatu zituen egun horretarako; esaterako, Azpeitian (Gipuzkoa), Beasainen (Gipuzkoa), Bergaran (Gipuzkoa), Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Gernikan (Bizkaia), Hernanin (Gipuzkoa), Iruñerrian (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa), Ondarroan (Bizkaia), Tolosan (Gipuzkoa) eta Zumaian (Gipuzkoa).

34 urte bete ditu aurten IAk, eta antolakundearen ibilbidearen inguruan jardun zuten atzo tokian toki egindako saio guztietan; IAren 34 urteak errepasatuz izenpean egin zuten hitzaldi bat herri guztietan. Horretaz gain, aisialdiko ekimen ugari izan zituzten lekuan leku.

Burgesiaren diktaduraren kontra

Konstituzio Egunaren harira, adierazpen bateratu bat argitaratu zuten atzokoan IAk eta Gazte Koordinadora Sozialistak. "Espainiako Estatu burgesak langileriaren eskubideak ezabatu, militante politikoak erreprimitu eta nazioen autodeterminazio eskubidea ukatzen" dituela azpimarratu zuten, eta "eskubide politikoen aldeko borrokan" eta "Estatu Sozialistaren eraikuntzan" lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten.

Hona hemen adierazpena, osorik:

Ez daukagu ospatzekorik gaurko egunean.

Espainiako estatu burgesak langileriaren eskubideak ezabatu, militante politikoak erreprimitu eta nazioen autodeterminazio eskubidea ukatzen ditu.

Eskubide politikoen aldeko borrokan eta Estatu Sozialistaren eraikuntzan berresten gara. pic.twitter.com/rpFaYrMrKR

— Ikasle Abertzaleak (@IAbertzaleak) December 6, 2022
Negu honetarako larrialdi-planak ari dira prestatzen Frantziako Estatuan
Egon daitezkeen energia-larrialdiei ustez aurre egiteko neurriak ari dira pentsatzen; besteak beste, argindar mozketak, etenaldiak garraioan edota itxierak heziguneetan.