AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iaz baino %50 gehiago irabazi du aurten Iberdrolak

Iaz epaitu zuten energia-enpresa, duela hamar urte argindarra garestitzeko sistema bat antolatzea leporatuta. Bitartean, Hego Euskal Herriko ia hamar etxetik bitan pasatu zuten hotza 2023an.

2024an, 12.300 milioi euroko inbertsioak egiten ari omen da Iberdrola energia-enpresa, inoizko handienak, eta zuzendaritzak dio horrek laguntzen diola etekinak handitzen. Urtea hasi zenetik joan den irailera bitartean, 5.471 milioi euro irabazi ditu enpresak, argitaratutako azken datuen arabera. 2023ko denbora-tarte berdinean baino %50,4 gehiago irabazi du, hortaz.

AEBetan zein Erresuma Batuan egindako inbertsioez gain, Mexikon hainbat aktibo saldu omen ditu Iberdrolak. Hori ere izan omen da irabaziak areagotzeko arrazoi nagusietako bat.

2024ko lehen hiruhilekoan 2.760 milioi euro irabazi zituen, 2023ko azken datuekin alderatuz gero, %86ko igoera bat lortuta. Joera berari eusten badio, inoizko emaitzarik onenarekin amaituko du urtea Iberdrolak, marka guztiak hautsita. Enpresaren aurreikuspenen arabera, 5.500 milioi euroko irabaziak izango ditu urtearen bukaeran. Bitartean, Espainiako Estatuan, pil-pilean dago energia-enpresa handiei eta bankuei ezarritako zerga handiei buruzko eztabaida.

Iberdrola, epaitua iaz

2023ko urrian, Iberdrolako zuzendaritzako hainbat arduradun epaitu zituzten Espainiako Auzitegi Nazionalean, akusazio argi batekin: 2013an, argindarraren prezioa igotzeko sistema bat prestatzea egotzi zieten. "Energia elektrikoaren prezioaren igoera eragitea eta kontsumitzaileei kalte egitea" zen enpresaren asmoa, akusazioaren arabera.

Hotza gero eta etxe gehiagotan

Negua hurbiltzen ari da, eta Iberdrola bezalako energia-enpresek aberasten jarraitzen duten modura, etxea berotzeko zailtasunak hedatzen segitzen du. Bizi-Baldintzen Inkestak utzitako datuak kezkagarriak dira oso: Hego Euskal Herrian, ia hamar etxetik bitan pasatu zuten hotza 2023ko hilabeterik hotzenetan. 2012tik hona, hirukoiztu egin da EAEn etxea berotzeko zailtasunak dituzten familien kopurua, eta bikoiztu egin da Nafarroan.

Italiako Poliziaren "arraza-profilak" eta torturak salatu dituzte
Poliziek arrazaren araberako "profilak" egiten dituztela azaldu du Europako Kontseiluaren txosten batek, eta komisarietan pertsona migranteek eta ijitoek jazarpen sistematikoa pairatzen dutela seinalatu. Melonik poliziak babestu ditu: "Gure polizia-indarrek arduraz egiten dute lan".