AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iaz, indarkeria matxistaren sei biktima artatu zituen egunean Osakidetzak

2.121 pertsonari eman zien arta 2024an, 2023an baino %3,2 gehiagori. Sexu-erasoak jasan zituzten 374 emakumeen artean, adingabeak ziren %40.

EITBk emandako datuen arabera, 2024an, indarkeria matxistaren 2.121 biktima artatu zituen Osakidetzak; beraz, batez beste, sei pertsona egunean. 2023an baino %3,2 gehiago da hori. Artatutako pertsonen 1.202 zeuden Bizkaian (2023an baino %1,7 gutxiago), 599 Gipuzkoan (%16,7 gehiago) eta 320 Araban (%0,3 gehiago). Denera 1.041 biktimak jo zuten larrialdi-zerbitzuetara, 1.003k lehen mailako arretara eta 77k ospitaleko arretara.

Osakidetzak iaz artatutako emakume horien artean, 374k jasan zituzten sexu-erasoak, eta horien %40 ziren adin txikikoak. 2023ko datuekin alderatuta, %39,5 igo zen sexu-erasoen biktima kopurua. Urte honetako hainbat datu ere eman ditu Osakidetzak: urtarriletik irailera bitartean, sexu-erasoren bat egin dieten 299 pertsonari eman die arta.

Gaur, indarkeria matxistaren aurka kaleak hartzera deitu du Itaiak
Hiru lehentasun markatu ditu indarkeria matxistaren aurkako borrokan: "eraso ororen aurrean irmotasunez eta eraginkortasunez erantzuteko antolakuntza sustatzea", "erasotuak izan diren emakumeek beren bizitzekin aurrera egiteko kalitatezko baldintzak borrokatzea", eta "kultura matxistatik milioika irabazi eskuratzen dituzten industriei eta enpresariei aurre egitea".