AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ibaetan mobilizatzera deitu dute IAk eta UIBk, jasandako errepresio politikoa salatzeko

Hurrengo ostegunean, otsailaren 10ean, 12:00etan abiatuko da manifestazioa Ibaetako campuseko Aulariopetik. Unibertsitateko errepresio politikoari aurre egiteko eta askatasun politikoak defendatzeko helburuarekin egingo dute mobilizazioa.

Ia urtebete igaro da Unibertsitateko Indar Batasuneko kideek Ibaetako campuseko (Donostia, Gipuzkoa) HEFA fakultateko Zorroaga aretoa hartu zutenetik, "antolatzeko espazio faltari aurre egiteko". Ertzaintzak handik kanporatu zituen hainbat eta hainbat ikasle, eta duela bi hilabete salatu zutenez, osotara 20.000 euroko isunak jaso dituzte ikasle horiek. Ikasle Abertzaleaken eta UIBren arabera, azken urteetan Euskal Herriko Unibertsitatean jazo den erasorik "bortitzenetakoa" da honakoa.

Horren aurrean, datorren ostegunerako manifestaziora deitu dute. Bi eskakizun egin dituzte: "poliziak campusera sarbidea debekatua izatea", batetik; eta "ezarritako isunei aurre egiteko ardura bere gain hartzea EHUk", bestetik.

Lauhileko honetan ere borrokan jarraituko dutela azpimarratu dute, "askatasun politikoen aurkako erasorik egon ez dadin; ez Ibaetan, ez beste inon".

Bihar aztertuko dute musukoen erabilerari buruzko dekretua Espainiako Diputatuen Kongresuan
Sanchezek hainbat neurri gehitu ditu maskaren derrigorrezko erabilera agintzen duen dekretuan; besteak beste, pentsioei lotutako zenbait ordainketa egitea.