AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ibai Aginaga preso politikoa zigortuko dute espetxeko zenbaketetan ez zutitzeagatik

Diziplinazko hamar parte ireki dituzte Aginagaren aurka, eta kartzelariak hainbatetan sartu dira haren ziegan. Duesoko kartzelan daukate preso berangarra.

Uztailaren 22an jasotako datuen arabera, Duesoko espetxean (Kantabria) Ibai Aginagaren aurkako hamar parte ireki dituzte, kartzelazainek egiten dituzten zenbaketetan zutik ez jartzeagatik. Lau eguneko tartean zabaldu dute parte kopuru hori, eta zigortu egingo dute hori dela-eta. Kartzelariak hiru aldiz sartu dira preso politiko berangarraren ziegara, gainera.

"Gogorarazi beharra dago kartzeletako zenbaketen helburua presoa onik dagoela eta ihes egin ez duela egiaztatzea litzatekeela. Beraz, presoei zutik egoten behartzea hauek oinperatzeko beste modu bat besterik ez da, zenbaketaren ustezko helburuarekin zerikusirik ez duena", adierazi du Tinkok Dueson gertatutakoaren harira.

Aginaga hilaren 16tik daukate preso Dueson. Ekainaren 30ean lekualdatu zuten Sevilla II-tik, eta bi astez Valdemoron (Madril) izan ostean sartu zuten Dueson. Espainiako Poliziak 2003an atxilotu zuen Iruñean (Nafarroa), eta bost egunez torturatu ostean kartzelaratu zuten. Soto del Realen, Alcala-Mecon, Ocaña I-en, Jaenen, Algecirasen, A Laman nahiz Sevilla II-n izan dute gatibu, eta 2022ko martxoan geratuko da aske.

Desokupak etxebizitza bat hustu du Gasteizen
Enpresa parapolizialak berriz esku hartu du Euskal Herrian: oraingoan, Gasteizko Abetxuko auzoan hustu du etxe bat. Etxebizitza Sindikatuak eta Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak agerraldi bat egingo dute asteazkenean, Abetxukon bertan.