AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ibarrako langile baten heriotza eragin zuen minbiziak lanbide-jatorria zuela onartu du Osalanek

Iazko abuztuan zendu zen Ibarrako Fudike galdategiko behargin bat, biriketako minbiziak jota. 17 urte egin zituen enpresan. Osalanek aitortu berri du lanbide-jatorria zuela gaixotasunak, eta esan du ez direla "egokiak" lantokiko silikato zenbatekoak.

2018. urteko abuztuan, Ibarrako (Gipuzkoa) Fudike galdategiko langile bat hil zen, biriketako minbiziak jota. Beharginak 17 urte egin zituen enpresan; Tolosako (Gipuzkoa) lantokian lehenengo, eta Ibarrakoan gero.

Langilearen izenean, CCOO sindikatuak minbizia ikertzeko eskatu zion Osalani, lanbidearekin zerikusia izan zezakeelakoan. "Langileak bere lana nola egiten zuen azaldu zuen eta antzeko gaixotasunak pairatu zituzten lankideen berri eman zuen", azaldu du sindikatuak. Dena den, enpresak aurkeztu zituen agiriak, langileen segurtasunaren eta osasunaren ingurukoak alegia, zaharkituta zeuden. 2012. urtekoak edo lehenagokoak ziren.

Fudikek baieztatu badu ere prebentziorako neurriak hartu izan dituela, ezin izan dute egiaztatu, eta ezin izan dute zehaztu zenbat silikato-hauts zegoen lantokiko airean. Hala, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak aitortu berri du lanbide-jatorria zuela Ibarrako beharginaren heriotza eragin zuen biriketako minbiziak.

Silikato zenbatekoak eta alarma

Osalanek esan du ez direla "egokiak" galdategiko silikato zenbatekoak. Hainbat neurketa egin zituzten 2013-2017 bitartean, eta CCOO sindikatuak adierazi duenez, guztiek eman zuten "onargarria ez zen kopurua".

Ekoizpen gune bakarra dago lantegian, baita aireztatze sistema bakarra ere. Gainera, Osalaneko teknikaria azterketa egitera bertaratu zen egunean, sistemak ez zuen aireztatzen. Bestalde, zentralak adierazi du ez dela kromo edota nikel neurketarik egin oraindik.

Tolosako Gazte Asanbladako kide bat epaituko dute irailaren 3an, Ezpalaren birjabetzearen harira
Apirilaren 22an jarri zuten martxan gaztetxe berria Tolosan, 2016an Ertzaintzak desalojatutako espazioa, Ezpala, berriro birjabetuta. Egunean bertan jarri zuen salaketa eraikinaren legezko jabeak, eta gazte asanbladako kide batek maiatza amaieran jaso zuen epaiketa baten jakinarazpena. Irailaren 3an izango da.