AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ibon Fernandez Iradi preso politikoa aske utzi ala ez urriaren 30ean erabakiko du Frantziako Auzitegiak

Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak iragarri duenez, urriaren 30ean jakinaraziko du Fernandez Iradi euskal preso politikoa etxeratzearen inguruko azken ebazpena.

Ibon Fernandez Iradi (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1971) euskal preso politikoa Lannemezango (Okzitania) kartzelan dute preso. Fernandez larriki gaixo dago aspalditik, esklerosi anizkoitza pairatzen baitu.

Hamasei urte daramatza espetxean dagoeneko, eta duela bost urte hasi zuen bide judiziala, bere gaixotasuna zela-eta. 2014. urtean bi medikuk esan zuten presoak espetxetik irten behar zuela, baina eskaera ukatu zioten. Hurrengo bi urteetan ere saiakerak egin arren, ez zuen kartzelatik irteterik lortu.

Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak iragarri duenez, urriaren 30ean emango du Iradi etxeratzearen inguruko azken ebazpena.

Atzeratu egin dute Aiztondoko Gazte Asanbladako bi kideren aurkako epaiketa
Atzo goizean hastekoa zen Aiztondoko Gazte Asanbladako bi kideren aurkako epaiketa Tolosako Epaitegian, Kaxilda gaztetxearen birjabetzeagatik. Aldiz, epaitegiko atzoko saioa bertan behera geratu zen, bi ertzainek lekuko bezala deklaratzeko beharrezkoak ziren izapideak egin gabe zeudelako. Epaitegiaren kanpoaldean hamarnaka pertsona batu ziren elkartasuna adierazteko.