AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ibon Fernandez Iradi preso politikoa aske uztearen alde egin du Parisko Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak

Fernandez Iradi aske uztea hobetsi du Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak, baina helegitea aurkeztu du prokuradoreak, eta hilabete batzuen buruan jakinaraziko dute ebazpena. Gaixo dago preso politikoa; esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten 2012. urtean. 2003. urtean atxilotu zuten, eta egun, Lannemezango espetxean dute preso.

Oraingoan, prokuradorea izan da Ibon Fernandez Iradi espetxetik irteteko prozesu judiziala atzeratu duena. Pairatzen duen gaixotasuna dela medio, azken urteetan borrokan ibili da preso politiko lasartearra, gaixotasuna eta kartzela bateragarriak ez direla frogatzeko. Azkenean, irailaren 25ean aurkeztutako mediku-txostena aztertu du epaileak; bertako edukia eta "egungo testuinguru politikoa" aintzat hartuta, esan du ez legokeela eragozpenik Fernandez Iradi aske uzteko.

Baina, esan bezala, prokuradoreak, beste hainbat euskal preso politikoren kasuetan egin izan duen bezala, helegitea aurkeztu du. Beraz, bi hilabete inguru barru jakingo da auziari buruzko azken ebazpena; behin betikoa.

Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak urria amaieran jakinarazi behar zuen, izatez, Fernandez Iradiren kasuaren inguruko erabakia. Dena den, orduko hartan ere atzeratu egin zuten ebazpena.

Urtetako borroka

Fernandez Iradi 2003. urtean atxilotu zuten, eta egun, Lannemezango (Okzitania) espetxean dute preso. Esklerosi anizkoitza du. 2012. urtean diagnostikatu zioten gaixotasuna, eta duela bost urte hasi zen kartzela zigorra eten ahal izateko eskaerak egiten. Garai hartan ezezkoa jaso zuen, baina oraingoan, badirudi ezberdina izan dela Zigor Ezarpenen Auzitegiaren erantzuna. Horrenbestez, momentuz, prokuradorearen helegitearen inguruko erantzuna itxaron beharko da.

Biharko mobilizaziora deitu dute Aiaraldean Artiacheko langileek, kaleratzeak salatzeko eta kaleratuak berriz onartzea eskatzeko
Joan den urrian sei langile kaleratu zituzten Artiachen, Orozkoko lantokian. Hori dela-eta, biharko mobilizaziora deitu dute beharginek Orozkon eta Laudion, kaleratzeak gaitzesteko zein kaleratuak berriz onartzea eskatzeko. Urrian azaldu zutenez, enpresako nagusien "irainak, degradazio pertsonalak eta erasoak" jasan behar izan dituzte azken urteetan, eta "muturrera" eraman izan dute langileen aldi baterako kontratuak eragindako egoera zaurgarria. Lan ikuskaritzarengana jo zuten urte hasieran, euren egoera salatzeko, eta horren ostean izan ziren kaleratzeak.