AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Igande gauean gazte bat jipoitu zuen Poliziak Gasteizko Alde Zaharrean

Maskara gaizki jarrita zeramala esan, eta ertzainek hormaren kontra jarri zuten gazte bat; miatu eta gainean zeraman propaganda politikoa kendu zioten. Gero ukabilkadak eman zizkioten, lesioak eraginez buruan, aurpegian nahiz lepoan. Heriotza-mehatxuak ere egin zizkioten.

Joan den igande goizaldean, 02:00ak aldera, kaletik bakarrik zihoan gazte bat jipoitu zuen Ertzaintzak Gasteizko (Araba) Alde Zaharrean; Aldabe inguruan, zehazki. Musukoa gaizki jarrita zeramala aitzakiatzat hartuta, gaztea atxiki eta identifikatu zuten ertzainek. Horren ostean, burua hormaren kontra jarri zioten bi polizia-agentek (bata uniformez eta bestea kalez jantzita); miatu eta gazteak gainean zeraman propaganda politikoa kendu zioten, beste sei polizia inguruan zeudela.

Gazteak hitzez erantzun zien ertzainei, eta haien erantzuna are gehiago oldartzea izan zen: ukabilkadak ematen hasi ziren, eta horren ondorioz, hainbat lesio eragin zizkioten gazteari buruan, aurpegian eta lepoan. Jipoitzen zuten bitartean, "te voy a matar" eta antzeko mehatxuak egin zizkioten poliziek.

Jipoia zela-eta, gazteak haien plaken zenbakia eskatu zien ertzainei. Ez zioten utzi, ordea, zenbaki horiek jasotzen. Sakelakoarekin zenbait argazki ateratzea lortu zuen gazteak; hortaz, mugikorra kendu zioten, irudi horiek ezabatzen saiatzeko. Azkenean joaten utzi ziotenean, ospitalera jo behar izan zuen gazteak.

Karguekin aske utziko dituzte atzo Lekeition atxilotutako bi gazteak
Deustuko polizia-etxetik deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, bideo-konferentzia bidez. Behin-behinean aske geratuko dira biak, epaiketaren zain.