AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Igor Gonzalez preso politikoaren erailketa salatu dute Euskal Herriko kaleetan

Gonzalezen hilotza atzo heldu zen bere jaioterrira, Bilbo, auto karabana batek lagunduta. Hamaika txokotan oroitu dute preso politikoa, eta gogor salatu dute haren erailketa.

Duela bi egun, irailak 4, Igor Gonzalez preso politikoa hilotz topatu zuten ziegan, Martuteneko kartzelan (Gipuzkoa). Atzo, 18:00ak aldera, Donostiako (Gipuzkoa) epaitegitik Bilbora (Bizkaia) eraman zuten haren gorpua. Hainbat pertsonak osatutako auto karabanak lagundu zituen senideak Bilboko Gas plazako beilatokiraino.

Euskal Herriko kaleetan gogor salatu dute preso politiko bilbotarraren erailketa, tartean, margoketa eta pankarta bidez zabaldutako aldarrikapenak, nahiz tokian tokiko mobilizazioak. Gonzalezen jaioterrian jendetsuak izan dira manifestazioak, besteak beste, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta, atzo 19:30ean Etxebarrieta Anaien plazatik irten zena. Presoa "Estatuak erail" duela salatu zuten ehunka pertsonak, baita "amnistia osoa" aldarrikatu ere.

25 urteko langile bat eraila Trapagaranen, 20 metroko altueratik erorita
Trapagarango Productos Tubulares lantegian galdu zuen bizia beharginak. Productos Tubulares enpresak azpikontratatutako Langoitia Estructuras Metalicasentzat jarduten zuen soldatapean.