AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Igorreko Kelvion Thermal Solutions enpresak 73 langile kaleratzeko asmoa du

Igorreko lantegia itxi eta kaleratze kolektiborako espediente bat aurkeztuko du zuzendaritzak, langile batzordeari helarazi dionez. 73 behargin lirateke kanporatuak.

Kelvion Thermal Solutions enpresako zuzendaritzak atzo, hilak 11, adierazi zion enpresako batzordeari Igorreko (Bizkaia) lantegia ixteko asmoa duela, baita kaleratze kolektiboa gauzatzeko enplegu erregulazio espediente bat aurkeztekoa ere. Horrekin, plantilla osoa kanporatuko luke: 73 langile. Espainiako Estatuan dituen beste bi lantokitan (Madrilen eta Kantabrian) ere kaleratzeak egiteko asmoa du zuzendaritzak eta, modu horretan, 147 kaleratze izan daitezke orotara.

Horren aurrean, Kelvion Thermal Solutions enpresaren jarrera salatu eta lanpostu guztien defentsa egingo dutela adierazi dute langileek.

2015. urtera arte, GEA modura zen ezaguna Kelvion Thermal Solutions enpresa. Alemaniako konpainia bat da, eta bero trukagailuak ekoizten dituzte langileek.

Hilabete bateko kartzela zigorra, Hendaian konfinamenduaren aurkako elkarretaratzeak antolatzea leporatuta
Konfinamenduaren aurkako protesta bat izan zen Hendaian pasa den larunbatean. Parte hartzaileetako bat atxilotua izan zen, eta Baionako epaitegira eramana izan da aste honetan. Hilabete bateko kartzela zigorra emana izan zaio, baita 500 eta 135 euroko bi isun ere.