AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikasle Abertzaleek Eskola Ibiltaria egingo dute uztailaren 23tik 26ra

Ikasle Abertzaleak antolakundeak Eskola Ibiltaria egingo du ikasturte honen amaieran. Momentuz, data baino ez dute aurreratu. Pasa den uztailean ere antolatu zuten ikasle martxa; orduan, 'Urrats bat marraztu etorkizunean' lemapean, Irurtzun eta Altsasu (Nafarroa) lotu zituzten dozenaka ikaslek.

Pasa den ikasturtean, 2014-15 ikasturteaz geroztik antolatu ez zen ekimenari heldu zion berriz Ikasle Abertzaleakek: Eskola Ibiltaria. Dozenaka ikasle bildu zituen Irurtzun, Uharte-Arakil, Etxarri eta Altsasu (Nafarroa) lotu zituen ikasle martxak. Ibilbilaldiez gain, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta ekitaldi politikoak izan ziren. Azkenekoz antolatutako Eskola Ibiltarian, Ziburutik (Lapurdi) Donostiara (Gipuzkoa) martxa egin zuten orduko ikasleek, Hendaia eta Lezotik igarota.

Ez da datozen hilabetetan ikasle antolakundeak gauzatuko duen ekimen publiko bakarra. Ekainerako, Gazte Koordinadora Sozialistarekin batera, Gazte Sozialisten Topaketak antolatu ditu IAk. Azpeitiko Esklabetan (Gipuzkoa) gorpuztuko dituzte topaketok, ekainaren 12tik 16ra.

CAFen lan egindako behargin bat hil da amiantoaren eraginez
CAF enpresa da amiantoaren eraginez Gipuzkoan hildako gehien utzi dituen enpresa: 38 hildako, hain zuzen. Konpainia trengileko gaur egungo langile batzordeak omenaldia egin zuen joan den asteartean amiantoz hildako langileen oroimenez.