AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikasle Abertzaleek Herri Eskolak antolatu dituzte gaurko, abenduaren 6ko "jaiegun arrotzari intsumisioa" adierazteko

Espainiako Estatuak ezarritako Konstituzioaren Egunean, "dominazio kapitalistari aurre egiteko tresnak" garatzearen aldeko apustua egin dute, beste behin, Ikasle Abertzaleek. Hala, eztabaida saioak, tailerrak eta bazkariak izan dira Euskal Herriko hainbat eskualdetan. "Militantzia eredua", "hezkuntzaren funtzioak sistema kapitalistan", "infantilizazioa" eta "ikasle autodefentsa sareen beharra" izan dituzte hizpide ikasleek, besteak beste.

Gaurko, hilak 6, herri eskolen dinamika jarri dute martxan Ikasle Abertzaleek, beste urte batez. Hala, Espainiako Estatuak ezarritako Konstituzio Egunaren aurrean, "intsumisioa" eta "hausnarketa prozesuak" gauzatzea izan dute jopuntuan ikasleek. Hainbat hitzaldi, tailer zein aisialdi jarduera prestatu dituzte gaurko, formakuntza eta antolakuntza beharrei erantzuteko asmoz. Tokian tokiko lanketa zehatzez gain, ardatz amankomunak ere izan dituzte jardunaldietan; hala nola, "militantzia eredua", "hezkuntzaren funtzioak sistema kapitalistan", "infantilizazioa", "jai eredua", edota "ikasle autodefentsa sareen beharra".

Urriaren 12ko herri eskoletan ere autodefentsaren auzia jarri zuten mahai gainean Ikasle Abertzaleek; joan den ikasturteko borroka esperientzia ugarien inguruan hausnartu ostean, autodefentsa sareak gorpuztearen beharra jarri dute erdigunean berriro. Herri eskolen bidez, beraz, "jaiegun arrotzei" erantzutea ez ezik, "dominazio kapitalistari aurre egiteko tresnak" indartzea izan dute helburu.

Urriaren 12a

Hispanitatearen Eguna izan zen, jaiegun arrotz baten aurrean, ikasle mugimenduak herri eskolak antolatu zituen azkeneko aldia. Hala, Hego Euskal Herriko gutxienez hamabost eskualdetako ikasleak elkartu ziren urriaren 12an, hainbat edukiren inguruan eztabaidatzeko eta hausnartzeko. Bertan abiatutako bi lanketak jarraipena izan dute gaurko herri eskoletan; hain zuzen, autodefentsa sareei eta hezkuntza kapitalistari lotutako hausnarketek.

Azaroaren 25a

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean eta hurrengo egunetan ere, hausnarketa jardunaldiak eta mobilizazioak egin zituzten IAk eta hainbat eragile lokalek; tartean, unibertsitateetako emakume taldeek. Indarkeria matxistaren aurrean, klase batasuna izan zen aldarri nagusia, eta "biolentzia matxistaren kausak" zein "horiek borrokatzeko mekanismoen beharra" izan ziren eztabaidagai nagusiak. Hausnarketa saioetan, emakume langileen "eguneroko bizi baldintzak hobetzea" markatu zuten helburu modura, besteak beste.

Erail egin dute etxeko lanetan soldatapean aritzen zen behargin bat
Aurten, gutxienez, 39 langile erail dituzte Euskal Herrian. Etxeko lanetan soldatapean jarduten zuen azken hildakoak, eta 56 urte zituen. Etxeko eta zaintza arloko langileak protestetan murgilduta daude egun, jasaten dituzten lan baldintzak direla-eta. Besteak beste, ezarritako gutxieneko soldataren azpitik irabazten dutela azaldu dute, eta mahaira atera dituzte sektorean gailentzen diren errealitateak: emakumeak dira %95 inguru, eta %98, migratzaileak.