AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikasle autodefentsa sareek eta IAko taldeek aurrerapausoak eman dituzte euren kanpainetan

Bidasoan, ikasleen testigantzak jaso ostean, haien egoeraren azterketa plazaratu eta hiru aldarrikapen egin dituzte. Iruñerrian hainbat ikastetxetako zuzendaritzekin kontaktuan jartzea lortu dute, eta Alaitz ikastetxean, adibidez, ikasleek aurkeztutako bost eskakizun adostu dituzte arduradunekin. Lizarraldean haien "hitza kontuan hartu ez dela" salatu dute ikasleek, eta ohar berri bat bidaliko diete aurki zuzendaritzei, bildutako sinadurak atxikituta. Azpeitian ere galdetegien eta testigantzen bidez lortutako emaitzak argitaratu dituzte, baita aldarrikapen zerrenda bat ere.


BIDASOA

Salbuespen egoeran ezarri diren neurriek ikasleengan izan duten eragina aztertu dute Bidasoan (Gipuzkoa) ere. Inkesten bidez lortutako emaitzei erreparatuta, IAko taldeak ohartarazi du "informazio falta" eta "ziurgabetasuna" nabarmentzen dituztela ikasle gehienek, baita irakaskuntza metodo digitalizatuaren "eraginkortasun eza" ere. Ikasle ugarik aitortu dute "irakasleek ez dietela erantzukizun handirik erakutsi", eta egoera ekonomikoak hainbat familiatan sortutako "tensio handia" ere izan dute gogoan.

Horrenbestez, problematika horiei loturiko hiru eskakizun aurkeztu ditu Bidasoako IAk:

IRUÑERRIA

Iruñerriko Autodefentsa Sareak jakinarazi duenez, abiatutako borrokaldiak lehen emaitzak izan ditu jada. Galdetegietatik eta testigantzetatik erauzitako ondorioekin hainbat eskakizun zehatz egin zituen IASek, eta neurriok negoziatzeko, elkarrizketari ekin zioten Barañaingo (Nafarroa) Alaitz ikastetxeko zuzendaritzarekin. Momentuz, honako moldaketak adostu dituzte bost arlotan:

LIZARRALDEA

Lizarraldeko IAk eta Lizarraldeko Ikasle Autodefentsa Sareak ohar bat argitaratu dute, ikastetxeek "jaramonik egin ez diela" salatzeko. Aipatu dutenez, Lizarrako (Nafarroa) Ikastolako eta Lizarraldea BHIko zuzendaritza taldeei e-mailez helarazi zizkieten eskualdean osatutako inkestaren emaitzak. Dena den, "ez dute berririk izan" haien partetik, eta dagoeneko zenbait neurri ezarri dituzte "ikasleen hitza kontuan hartu gabe".

Ikasle eragileek "errespetu falta" egotzi diete zentroetako arduradunei, eta planteamenduarekin aurrera jarraitzeko asmoa adierazi zute, "hobekuntza errealak lortzeko" bidean. Mezu berri bat bidaliko diete zuzendaritzei, lortutako sinadura guztiekin batera, "ikasle gehienen babesa dutela" erakusteko.

AZPEITIA

Azpeitian (Gipuzkoa) ere testigantzen eta inkestetan bitartez jasotako emaitzak argitaratu ditu Azpeitiko Ikasle Autodefentsa Sareak. Ondorio nagusien arabera, ikasleei "lan karga handitu zaie", euren iritzia "ez dute ezertarako kontuan hartu", "infomazio faltan" aurkitzen dira, hartutako erabakiak "euren kalterako" izan dira eta, edukia barneratzeko, "hainbat zailtasun" topatu dituzte.

Hala, sei eskaera luzatu dizkiete herriko ikastetxeetako zuzendaritzei:

TESTIGANTZAK JASOTZEN

Bestalde, Donostiako (Gipuzkoa), Gasteizko (Araba) eta Aiaraldeko (Araba eta Bizkaia) ikasleak ere testigantzak biltzen hasi dira.

Gizon batek bere borondatearen aurka atxikitu du emakume bat Villabonan
Erasotzaileak bere haurra zaintzeko kontratatu zuen emakumea, eta ondoren, Villabonako (Gipuzkoa) baserri batean atxikitu zuen. Heriotza mehatxuak egin zizkion.