AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikasle bat hil da Ourensen, eskolako horma batek azpian hartuta

Instalazioen egoera kaxkarraz ohartarazi zuten jada ikasleek; erori den murrua aurretik ere mugitu egiten zela azaldu dute.

Joan den asteazkenean, urriaren 26an, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle bat hil zen Ourenseko (Galizia) Julio Prieto Nespereira ikastetxean. Soinketa klasetik irten zenean, 1.400 kiloko horma batek hartu zuen azpian gaztea; dutxak eta armairuak bereizten zituen murruak. Beste ikasle bat ere han zen, eta zaurituta dago; hanka bat harrapatuta geratu zitzaion murrua jaustean.

Bi metroko altuera zuen porlanezko hormak, eta badirudi bitan zatitu eta erori egin zela. Ikastetxeko ikasleek azaldu dutenez, lehendik ere bazekiten instalazioen egoera txarra zela. "Murru hori gaizki zegoen, bultzatzean mugitu egiten zen", esan du ikasle batek, La Voz de GalicĂ­a egunkariak jaso duenez. Gainera, arazo horretaz kexatu izan dira lehendik ere, ikasleen gurasoen esanetan.

Aurreneko bozketa gainditu dute Espainiako Gobernuaren Aurrekontu Orokorrek
Bozketa bidez, Diputatuen Kongresuak atzo bota zituen atzera aurkeztu diren osoko emendakin guztiak. Gaur bukatuko da, bestalde, emendakin partzialak egiteko epea.