AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikasle baten aurkako mehatxuak salatu ditu UIBk

Unibertsitateko Indar Batasunak jakinarazi du EHUk ikasle mugimenduko kide bati mehatxu egin diola espedientea irekitzearekin, garbitzaileen greba babesteagatik. Hala, hainbat ikaslek eta garbitzailek agerraldia egin dute Gasteizko campusean, mehatxuak salatzeko eta gazteari elkartasuna adierazteko. "Ikasleriaren aurkako erasoak" leporatu dizkiote unibertsitateari.

Gaur, martxoak 9, Unibertsitateko Indar Batasunak eta EHUko garbitzaileek prentsaurrekoa egin dute Gasteizko (Araba) campuseko Farmazia Fakultatearen atarian, ikasle mugimenduko kide batek jasandako erasoa salatzeko. Azaldu dutenez, EHUk espedientea zabaltzearekin mehatxu egin dio ikasleari, garbiketa zerbitzuetako beharginen greban zehar elkartasun ekintzetan parte hartzeagatik.

Unibertsitateak fakultate horretako Ikasle Gela itxi duela ere ohartarazi dute. Jarrera horiekin, EHUk, "garbitzaileen alde inplikatu ordez, ikasleei eraso egiten diela" utzi dute agerian.

Mehatxupeko grebaldia

Joan den astean, EHUko UGT sindikatuak greban dauden langileen aurkako agiri bat argitaratu zuen. Bertan, "ikasleriaren sektore erradikalizatuena mertzenari gisara baliatzea" egotzi zien grebalariei. EHUk ere izan zuen zeresana auzian, bi aldiz mintzatu baitzen garbitzaleen aurka. Errektoretzak grebaren zilegitasuna zalantzan jarri eta langileen borrokarako baliabideak gaitzetsi zituen, "ekintza bandalikoen" argudiopean.


"Emakume langileok subjektu politiko bilakatzeko aukerak sortzen jarraitzera" dei egin du Itaiak Martxoaren 8an
"Emakume langileok egunerokotasunean jasaten ditugun zapalkuntzei eta arazoei erantzungo dieten antolakuntza tresnak" sortzeko beharra eraman dute erdigunera. Praktika politikoen bidez "heziketa politikoa garatzeko" premia ere nabarmendu dute, "klase kontzientziaren areagotzea" helburu. Azken egunetan hitzaldi ugari eman dituzte Itaiako kideek Euskal Herrian barrena, 'Antolakuntzan datza iraultza' izenpean.