AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikasle baten kontrako kanporatze-mehatxua atzera bota dezala exijitu diote Gasteizko musika kontserbatorioari

Propaganda politikoa egiteagatik zigortu nahi dute gaztea, eta zentrotik kanporatzearekin mehatxatu dute. IAk protesta bat egin zuen ostiralean kontserbatorio aurrean, askatasun politikoen defentsan.

Gasteizko (Araba) Ikasle Abertzaleakek joan den ostiralean eman zuen musika kontserbatorioko ikasle baten egoeraren berri. Propaganda politikoa egiteagatik, zigortu egin nahi dute: umiliazio publikora makurtu nahi dute eta bere militantzia politikoari uko egin diezaiola exijitu diote. Zigor horiek betetzen ez baditu, zentrotik kanporatuko dutela esan diote, eta indarrean da mehatxua.

IAko kideek, hala, protesta bat egin zuten aurreko ostiralean bertan, kontserbatorio aurrean. Zentroak ikaslea kanporatzeko mehatxua atzera bota dezala exijitu zuten elkarretaratzean, bai eta zigorrak bertan behera utz ditzala ere. Askatasun politikoen urraketaren aurrean, antolatzera dei egin zieten ikasle langileei.

Aurreko ostegunean grebara jo zuten Hego Euskal Herriko ikasleek, "enpresari handien menpeko hezkuntzaren kontra". Orduan ere, ikasleen lan politikoa sistematikoki jazarria izaten ari dela salatu zuen IAk: gogoan izan zituen, adibidez, "campusetan lan politikoa egiteagatik identifikatuak izan diren ikasleak, greba eskubidea debekatu dieten ikasleak, ikastetxeetan zuzendaritzaren mehatxupean daudenak, irakasleen jopuntuan daudenak, Gasteizen zigor diziplinarioak jaso dituztenak, Lizarran eta Iruñean kanporatu dituzten ikasleak, Goierriko ikastetxean identifikatuak izan direnak eta pasa den astean [Gasteizen] jazarria eta atxilotua izan zen ikaslea".

Zentro Sozialista berri bat ireki dute Donostian ere
Egiako Mundaiz pasealekuko eraikin bat hartu du Donostiako Kontseilu Sozialistak; Sukia eraikuntza enpresaren jabetzakoa da espazioa. "Proletalgoaren autodefentsarako tresna gehiago sortzeko eta indartzeko" zabaldu dute Zentro Sozialista Gipuzkoako hiriburuan. Beasainen duela gutxi eman dute Goierriko Zentro Sozialistaren berri, eta Urola Kostako Kontseilu Sozialistak aste honetan aurkeztuko du jendaurrean Etxape Zentro Sozialista, hainbat hilabetez tokia egokitzeko lanetan aritu ondoren.