AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikasleek ikastetxeetan jasaten dituzten hainbat arazo salatzeko dinamika bat jarri du abian IKAS plataformak

Besteak beste, gehiegizko lan karga, azterketa asteen dinamika edota irakasleen jarrera autoritarioa pairatzen ditu ikaslegoak ikastetxeetan, IKASek seinalatu duenez. Problematika horien aurrean autodefentsa antolatzeko deia egin du plataformak.

IKAS Ikasle Autodefentsa Sareak dinamika berri bat jarri du martxan, ikasleek ikastetxeetan jasaten dituzten hainbat arazo salatzeko eta horien aurrean antolatzera dei egiteko. Plataformak aldarrikatzen duenez, ikaslegoak ikastetxeetan "normalizatuta eta barneratuta dauden hainbat arazo pairatzen ditu egunerokotasunean", eta horri aurre egiteko sortu da, hain zuzen, hasi berri duten jarduna.

Autodefentsa antolatu dezagun! lelopean jaio den ekimenak ikasleek heziguneetan jasaten dituzten jazarpen kasuen aurrean erantzun antolatu bat ematea du helburu. Besteak beste, gehiegizko lan karga, ikasleen interesera ez dauden azterketa asteak edota irakasleen jarrera autoritarioa dira IKASek jopuntuan jarri dituen arazoetako batzuk. Horien aurrean ikaslegoa "isilik eta otzan" mantendu nahi dutela salatu du ikasle plataformak, eta autodefentsa antolatzeko deia egin du.

Bizkaiko autoeskoletako langileek grebari berrekinen diote urrian
Irailaren 20tik 24ra greba egin zuten langileek. Patronalak negoziazioan jarrera aldatu ez duela ikusita, urrian berriz ere grebara jotzeko erabakia hartu dute langileek. Urriaren 25etik 29ra eginen dute greba.