AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikasleen bizi baldintzak hobetzeko hainbat neurri aldarrikatu ditu Ikasleon Gasteizko Autodefentsa Sareak

880 ikaslek erantzun dute I-GASek sortutako galdetegia. Ikasleen egoera aztertu ostean, lau aldarrikapen zehatz egin ditu IGASek: lan kargaren berehalako murriztea, lanak aurkezteko epemugak malgutzea, ordutegi eta egutegiak errespetatzea, eta klase presentzialetara ez itzuli behar izatea. "Klase presentzialetara itzultzearen zentzu akademikoa" ez dela "inon ageri" salatu du Gasteizko IAk, eta "normalitate berrira egokitzeko" ikasleen "osasunarekin jolasten" ari direla adierazi du.

Duela bi aste, Gasteizko (Araba) zenbait institututan inkesta kanpaina abiatu zuen Ikasleon Gasteizko Autodefentsa Sareak (I-GAS), beste hainbat eskualdetan egin den bezala, salbuespen egoerak hezkuntza eremuan eta ikasleengan izan duen eragina aztertzeko. Hain zuzen, DBHko eta batxilergoko ikasleei zuzendu zien galdetegia, eta testigantzak ere bildu dituzte. 880 erantzun jaso dituzte.

Inkesta bete duten ikasleen %83k lan karga areagotu dela adierazi du, "etxerako lan gehiago" bidali dizkietelako, eta lanak aurkezteko epemuga "zorroztu" egin dela uste dute %66ek. Gainera, hautazko irakasgaiek "denbora gehiegi hartzen dutela" diote %54ek, lan karga are gehiago handituz.

Informazio falta dutela salatu dute %80ek, hala nola, ebaluazio irizpideekin lotutako gaietan. Bestalde, metodologia berriari egokitzeko hainbat oztopo mahaigaineratu dituzte: esaterako, %20ek etxean "giroa" ez dela "ikasteko egokia" diote, eta %40ek "arazoak" izan dituzte "baliabide digital/teknologikoekin". Horren guztiaren ondorioz, "antsietatea areagotu" izana nabaritu dute %83k.

ALDARRIKAPEN TAULA

Ikasleek adierazitakoaren inguruan hausnartu ostean, "ikasleriak bizi duen estres eta antsietatea areagotu dela" eta "ikasle ugarik etxean duten egoera ez dela egokia" ondorioztatu dute I-GASeko kideek, eta "oro har hezkuntzatik jasotzen dugun erantzun ezaren aurrean", zenbait aldarrikapen egin dituzte ikasleen bizi baldintzen defentsan:

"LABORATEGIKO XAGUAK"

Azkeneko irizpideen arabera, EAEko Hezkuntza sailburuak duela aste batzuk jakinarazi zuen ikastetxeek "hirugarren ebaluazio espezifiko bat" egiteko aukera izango dutela, "hirugarren hiruhilekoan helburuak eta gaitasunak nola lortu diren soilik baloratzeko", eta bestela, "prestakuntza-ebaluazio jarraitu" baten bidez, "azken ebaluazio integratu sumatibo bat" egin ahalko dute. Horren arabera, ikasleen ebaluazioak lehen eta bigarren ebaluazioak izango lituzke oinarri.

Hala, "klase presentzialetara itzultzearen zentzu akademikoa" ez dela "inon ageri" salatu du Gasteizko Ikasle Abertzaleakek, "berreskuratzeko aukera emateko" ez bada, behintzat. Aitzitik, bigarren irizpideari jarraiki, asmoa "hezkuntza eredu honen funtzionamendua baloratzea" dela azaldu du Gasteizko IAk. "Laborategiko xaguak" bailiran, "ikasleak esperimentaziorako" erabiltzen ari direla dio, eta "normalitate berrira egokitzeko" haien "osasunarekin jolasten" ibiltzea gaitzetsi du.

Horren harira, maiatzaren 25etik aurrera greba egitera dei egin du Ikasle Abertzaleakek.

Debekatu egin dute gaur Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko Txantrean egitekoa zen manifestazioa
Espainiako Poliziak igorritako txostenarekin bat eginez, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak debekatu egin du Patxi Ruiz preso politikoari elkartasuna adierazteko Txantrean deitutako mobilizazioa, "osasun-arrazoien" aitzakiapean. Debekuaren aurrean, deialdi berri bat zabaldu da sare sozialetan, gaur iluntzerako.