AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikasleen exijentziek jasotako babesak EHUren kriminalizazio-idatziari emandakoa gainditu du jada

EHUko errektoretzaren ekimenez, ikasleen lan politikoa kriminalizatzeko komunikatu bat argitaratu zuten duela bi aste. Hiru egunean, idatzi horrek jasotako babesa gainditzea lortu du EHUko hainbat ikaslek egindako adierazpenak. Bi aldarri nagusi dituzte ikasleek: "Polizia unibertsitatera ez sartzea eta eskubide politikoak bermatzea", eta EHUk "Israelekin duen harreman oro etetea".

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) duela bi aste atera zuen argitara Unibertsitate publikoaren eta bertoko ikasle eta langileon alde izeneko idatzia. Errektoretzak, errektoreordetzak, dekanoek, EHUko hainbat irakaslek eta zenbait ikaslek sinatu zuten, eta sinadura-bilketa bati ekin zioten.

EHUko ikasle batzuek hurrengo astean egin zuten agerraldi bat Leioako (Bizkaia) campusean, eta salatu zuten komunikatu hori "errektoretzaren interes korporatiboen aldeko mugimendu bat" izan zela. "Adierazpen askatasuna eta balio demokratikoak" aldarrikatzea aitzakiatzat hartuta, "ikasle talde txikiak unibertsitateko elkarbizitza hausten ari direlako mamua zabaltzen" du EHUren idatziak, eta ikasleen jardun politikoa guztiz kriminalizatzen du.

EHUren agiriaren kontra agertzearekin batera, beste sinadura-bilketa bat jarri zuten martxan ikasle horiek, bi aldarri nagusirekin: batetik, "Polizia unibertsitatera ez sartzea eta eskubide politikoak bermatzea, hala nola biltzeko edo propaganda egiteko eskubidea", eta, bestetik, EHUk "Israelekin duen harreman oro etetea".

Askatasun politikoen aldeko idatziak, babes handiagoa

EHUk bi aste daramatza ikasle antolatuak kriminalizatzen dituen komunikatuarekiko atxikimenduak biltzen, baliabide ugarirekin: komunikabideetako oihartzuna, babes eske masiboki igorritako e-mail mezuak... Denbora askoz ere gutxiagoan eta baliabide horiek guztiak gabe, dena den, babes handiagoa jaso dute jada ikasleek gerora egindako exijentziek. Hiru eguneko epean, EHUk bildutako sinadura kopurua gainditu dute ikasleek, askatasun politikoen alde eginda eta sionismoarekiko lankidetza arbuiatuta.

Sinadura-bilketarekin jarraitzen dute oraindik, eta aurrerago emango dute bildutako atxikimenduen berri. Gogorarazi dute . Agiria deskargatzeko beharra izanez gero, EHUren kriminalizazio-kanpainaren kontrako adierazpen hori sina daitekeela oraindik, ondoko loturan: hemen dago eskuragarri euskaraz eta hemen gazteleraz.

Yakovlev 42 musika-taldeko kideak ikertzen ari dira, euren abestien letrengatik
Guardia Zibilak txosten batean leporatzen die gorroto-diskurtsoak eta irainak zabaltzea euren kanten bidez, bai eta "indarkeria etengabe goraipatzea" ere. Maiatzaren 6an Donostian deklaratu beharko dute, eta urtebete eta lau urte arteko espetxe-zigorrak eska ditzakete euren kontra.