AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikastetxeetan ere egingo dituzte urtarrilaren 25eko mobilizazioen aurkezpenak

Hamaika herritan azaltzen ari dira GKSk antolatutako manifestazioen nondik norakoak. Hona hemen aurkezpenetako hainbat irudi.

Urtarrilaren 25ean mobilizatzeko deia egin du Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS), faxismoaren hedapenaren eta gerraren mehatxuaren kontra. Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) antolatu ditu manifestazioak, eta aldarrikatu du gazte langileak lehen lerroan egongo direla faxismoaren eta gerraren aurkako borrokan. Mobilizazio horien nondik norakoak azaltzeko eta xehatzeko, GKS aurkezpen-saioak egiten ari da Euskal Herri osoan zehar, eta hitzaldiekin jarraituko du datozen egunetan.

GKSren lekuan lekuko taldeak ari dira aurkezpenen hitzorduak argitaratzen, baita horiei lotutako hainbat egitarau ere. Gainera, gazte-antolakundeak hamaika eskualdetan antolatu ditu autobusak Bilbora nahiz Iruñera joateko, eta horietarako izen-emateak irekitzen ari dira. Garraioari buruzko informazioa ere tokian tokiko taldeak ari dira ematen, euren sare sozial propioen bidez.

Hego Euskal Herriko zenbait campusetan ere egin dituzte urtarrilaren 25eko mobilizazioei buruzko aurkezpenak, eta datozen egunetan ikastetxe ugaritan izango dira saioak. 100 eskolatan baino gehiagotan aurkeztuko dituzte gerraren eta faxismoaren aurkako manifestazioak, Ikasle Abertzaleakek jakinarazi duenez. Izan ere, GKSren mobilizazio-deialdiarekin bat egin du ikasle-antolakundeak, eta bere lekuan lekuko taldeek emango dute aurkezpenen hitzorduen berri.

BSHko zuzendaritzak "normaltasunez" lanean jarraitzeko eskatu die langileei
Enpresak ekainean itxi nahi du Ezkirozko lantokia, eta ia 700 langile daude kaleratuak izateko arriskuan. Borrokan jarraitzen dute, itxieraren kontra.