AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikasturte honetan ere doako klase partikularrak izango dira Azpeitiko Esklabak Zentro Sozialistan

Lan boluntarioan oinarritutako eskolak antolatu ditu Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak, ikasleei bideratuta. Bilera informatiboak egingo dituzte hilaren 25ean eta 27an.

Ikasleentzako klase partikularren proiektuarekin aurrera egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. Aurreko urtean ekin zioten Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak Zentro Sozialistan eskola partikularrak eskaintzeari, hainbat eta hainbat lagunen lan boluntarioari esker. Klase horiek eman ahal izateko, Zentro Sozialistako gune bat egokitu zuten.

Hasi berri den ikasturtean ere martxan izango dira eskolak, leku berdinean. "Asko eta asko dira eskola orduez gain aparteko orduak egin behar dituzten ikasleak, ikasketa-prozesuarekin aurrera segitu ahal izateko", azaldu du Kontseilu Sozialistako kide batek: "Egoera horretan, ordea, familientzako apustu ekonomiko ikaragarri bat bihurtzen da hori, familia askorentzat hilabete bukaerara iristeko zailtasun bat izanik, eta zer esanik ez familia asko kostu hori ezin asumitu geratzen direla".

Hori horrela, doakoak dira Kontseilu Sozialistak antolatutako eskola partikularrak: boluntario-talde batek ematen ditu klaseak. Proiektuaren nondik norakoak azaltzeko, hainbat bilera informatibo egingo dituzte hilabete honetan, Esklabak Zentro Sozialistan bertan. Irailaren 25ean eta 27an izango dira, 18:30ean, eta haurren gurasoei bideratuta egongo dira batez ere.

Inoiz baino paziente gehiago dago zain Nafarroako osasun-sare publikoan
Abuztuaren amaieran, 70.840 pertsona zeuden Osasunbideko espezialisten itxarote-zerrendan. Artatuak izateko, batez beste, 88 egunez itxaron behar dute pazienteek.