AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikur faxistak Eurokopako finalaren emanaldietan

Hego Euskal Herriko hainbat herritan eman zuten Espainiako Selekzioaren eta Ingalaterraren arteko partida, tokiko udal gobernuen eskutik.

Atzo gauean jokatu zuten Eurokopako finala Espainiako Estatuko Selekzioak eta Ingalaterrak. Hego Euskal Herriko zenbait herritan zuzenean eman zuten partida, kalean jarritako pantaila erraldoietan. Askotariko udal gobernuek egin zuten hautu hori; hala nola, EH Bilduk Iruñean (Nafarroa), EAJk Donostian (Gipuzkoa) eta Bilbon (Bizkaia), edota PSOEk Gasteizen (Araba) eta Ermuan (Bizkaia).

Tokian tokiko Kontseilu Sozialistek salatu zuten udalek "espainolismoaren gorazarrerako" gune horiek antolatzea, "joera erreakzionarioak areagotzen" ari diren testuinguru honetan.

Eta halaxe gertatu zen, sare sozialetan zabaldu dituzten irudi ugarik erakusten dutenez: espainolismoa aldarrikatzeko toki bilakatu ziren Eurokopako finala ikusteko prestatutako guneak, eta aldarri faxistak ere ikusi ziren. Bilbon, esaterako, Kasilda Iturrizar parkean eman zuten finala. Bertan izan zen Cake Minuesa faxista eta probokatzaile ezaguna, ikusleei adore ematen, esaterako, Espainiako ereserkia entzun zenean.


Lau pertsona migrante hil dira Mantxako kanala igaro nahian
Erresuma Batuko kostaldera iristen saiatu dira ontzi bidez, baina itota galdu dute bizia. 63 pertsona zihoazen ontzian.