AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren bigarren atala

Oraingoan, argindarraren krisia izan dute aztergai atal honetako lau tertulianoek. Azaroaren 7an argitaratuko dute 'Burdin Hesia'-ren hirugarren saioa.

Gedar Telebistak urriaren 3an kaleratu zuen Burdin Hesia programaren lehenengo atala. Pandemiaren, neurri murriztaileen, kale-edanaren, jazarpen polizialaren nahiz gazteen kriminalizazioaren inguruan jardun zuten orduan Jon Agirrek, Nadia Perezek, Aitor Bizkarrak eta Peio Ormazabalek, Haizea Uzkudun aurkezleak gidatuta.

Joan den igandean, urriaren 24an, atera zen argitara Burdin Hesia-ren bigarren atala: Argindarraren krisia. Martin Goitiandiak bete ditu aurkezle lanak saio horretan, eta Karla Pisano, Eneko Carrion, Imanol KaƱamares eta Saioa Galarraga aritu dira tertuliano lanetan. Argindarraren prezioaren igoeraren atzean dagoena aztertzen saiatu dira guztiak, baita horren aurrean hartutako neurriak ere.

Aurrerantzean, GEDAR LANGILE KAZETAk bi astean behin argitaratuko du Burdin Hesia-ren saio berri bat, igandeetan. Azaroaren 7an ikusi ahal izango da hurrengo atala, hirugarrena, hain justu. Orain arte bezala, egun horretan 20:30ean egongo da ikusgai saioa, GEDAR LANGILE KAZETAren Youtube-ko kanalean.

Hona hemen Burdin Hesia-ren bigarren atala, osorik:


Gizon bat bortxatu dute beste bi gizonek Gasteizen
Arma zuri batekin egin zioten mehatxu Gasteizko Florida parkean, eta haiekin sexu-harremanak izatera behartu zuten.