AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren bosgarren atala

'Gezurraren ingeniaritza politikoa' da 'Burdin Hesia' programaren atal berria. Burgesiaren Alderdia deiturikoaz eta horren ezker hegalak azken asteetan hartu dituen neurriez aritu dira oraingoan tertulianoak.

Abenduaren 5etik dago ikusgai Gedar Telebistaren Burdin Hesia programaren bosgarren atala: Gezurraren ingeniaritza politikoa. Laugarren atalean Glasgow eta iruzur berdea hizpide izan ostean, oraingoan, Burgesiaren Alderdia deiturikoaz eta horren adierazpenez jardun dute saioan. Burgesiaren Alderdiaren ezker hegalak, hala nola sozialdemokraziak, azken asteetan hartu dituen neurriak ere aztertu dituzte.

Martin Goitiandiak bete ditu aurkezle lanak bosgarren saioan, eta aurrekoetan bezala, lau tertuliano aritu dira solasean: Peio Ormazabal, Nahia Santander, Aitor Bizkarra eta Jon Agirre.

Abenduaren 19an emango dugu argitara Burdin Hesia-ren seigarren atala.

Hona hemen bosgarren atala, osorik:


"Osasun neurri bat baino gehiago, kontrol soziala handitzen duen neurri bat da Covid ziurtagiria"
Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, protestara jo dute gaur Bilbon, Donostian eta Gasteizen. 'Covid ziurtagiriari ez! Burgesiaren ofentsibari aurre egin' izan dute aldarri milatik gora lagunek.