AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren hamabigarren atala

Ukrainako gudak leher egin duen honetan, NATO izan dute hizpide 'Burdin Hesia'-n; bere historiaz eta gerran izaten ari den zereginaz aritu dira. Jon Kortazar historialaria ere elkarrizketatu dute oraingoan.

Joan den igandean, martxoaren 13an, argitaratu genuen Gedar Telebista-ren Burdin Hesia programako hamabigarren atala: NATO, atzoko eta gaurko gerrak. Lerroburu guztiak Ukrainako gerraz ari diren honetan, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeari buruz aritu dira saioan, bere historia eta hainbat gudatan, tartean Ukrainakoan, izandako parte-hartzea aztertuta.

Martin Goitiandia aurkezleak gidatu du atala, eta mahaiaren bueltan izan dira Maddi Sarasua, Manex Gurrutxaga, Garazi Navarro eta Txaber Altube tertulianoak. Saio honetan, gainera, Jon Kortazar historialaria elkarrizketatu du Haizea Uzkudunek.

Martxoaren 27an egongo da ikusgai Burdin Hesia-ren hurrengo atala, hamahirugarrena. 20:30ean emango dugu argitara saioa.

Hona hemen Burdin Hesia-ren hamabigarren saioa, osorik:


Bidasoa ibaian desagertuta jarraitzen du pertsona migratzaile batek
Herenegun hiru pertsona saiatu ziren ibaia igerian gurutzatzen, baina batek ez zuen lortu beste aldera iristea; bere bila ari dira oraindik. Iaz gutxienez zazpi pertsona hil ziren muga-bidea igaro nahian.