AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren hemezortzigarren atala

Mugimendu Sozialistaren aurkako intoxikazio kanpaina eta horren oinarriak izan dituzte aztergai atal honetan.

Atzo, ekainaren 12an, argitaratu genuen Gedar Telebista-ren Burdin Hesia programaren hemezortzigarren atala: Intoxikazio kanpaina eta ardurarako deia. Azken asteetan zeresan handia izan dute Donostiako (Gipuzkoa) Alde Zaharreko gatazkek, baina harago joan eta horren guztiaren oinarrira jo nahi izan dute Burdin Hesia-n. Hala, Euskal Herriko Mugimendu Sozialista sortu zenetik haren aurka martxan izan den intoxikazio eta jazarpen kanpainaz aritu dira, besteak beste.

Horretaz gain, ekainaren 4an Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak Hernanin (Gipuzkoa) egindako jardunaldi nazionala izan dute hizpide. Mila lagunetik gora elkartu ziren, eta bertan landutakoak nahiz jardunaldiaren aurrean izan diren erreakzioak aztertu dituzte Burdin Hesia-n.

Haizea Uzkudunek egin ditu aurkezle lanak hemezortzigarren atal honetan, eta tertuliano modura aritu dira Jon Agirre, Karla Pisano eta Ander Goiatxe.

Hemendik bi astera egongo da ikusgai Burdin Hesia-ren hurrengo saioa, hemeretzigarrena.

Hona hemen hemezortzigarren atala, osorik:


%119 igo dira Ertzaintzarako hautagaiak 2017tik 2021era bitartean
6.671 pertsona aurkeztu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko polizia izateko iazko oposaketetara, 2017ko 3.631 hautagaien aldean. 1993tik erregistraturiko kopururik handiena da deialdi horretakoa, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen datuen arabera. Segurtasun Sailak eskainitako plazak 300etik 700era igo dira denbora tarte berean, eta urtero egin ditu deialdiak.