AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren hirugarren atala

Antolakuntza politiko independentearen aurkako errepresioaz aritu dira hirugarren atalean. Azaroaren 21ean emango dute argitara laugarren saioa.

Gedar Telebistak atzo argitaratu zuen bere aurreneko programaren, Burdin Hesia-ren, hirugarren saioa. Oraingoan, Estatuaren jopuntuan izenpean, antolakuntza politiko independentearen aurkako errepresioa izan dute aztergai lau tertulianoek; Ander Goiatxek, Mattin Aranburuk, Nahia Santanderrek eta Peio Ormazabalek. Oraingoan ere Martin Goitiandia aurkezleak gidatu du saioa, eta Haizea Uzkudunek egingo ditu aurkezle lanak hurrengoan.

Bi astean behin plazaratzen dira Burdin Hesia programaren saioak, igandeetan. Laugarren atala, beraz, hemendik bi astera egongo da ikusgai, azaroaren 21ean.

Hona hemen Burdin Hesia-ren hirugarren saioa, osorik:


Zumaian bi emakumeri eraso zien gizon batek larunbatean
Taberna batean egin zien eraso; ukituak egin zizkion emakumeetako bati, eta bestea jazarri zuen gero.