AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren seigarren atala

Seigarren atalean Covid ziurtagiria izan dute hizpide tertulianoek, baita egonkortzen ari diren Estatuaren joera totalitarioak ere. Igande honetan argitaratuko da zazpigarren saioa.

Abenduaren 19tik dago ikusgai Gedar Telebistaren Burdin Hesia programaren seigarren atala: Covid pasaportea. Ziurtagiriaren derrigortasuna gero eta eremu gehiagotara hedatzen ari diren honetan, neurri hori aztertu dute Burdin Hesia-ko tertulianoek, eta egonkortzen ari diren Estatuaren joera totalitarioen inguruan ere mintzatu dira.

Seigarren atalean, hain zuzen, Karla Pisano, Saioa Galarraga, Ander Goiatxe eta Imanol KaƱamares aritu dira tertuliano lanetan. Beste behin ere, Martin Goitiandia aurkezleak gidatu du saioa.

Igande honetan, urtarrilaren 2an, emango dute argitara Burdin Hesia programaren zazpigarren atala. Erreforma ekonomikoaren inguruan jardungo dute saioan; zehazki, soldataren jaitsiera zuzenaren eta ez zuzenaren inguruan, edota inflazioaren inguruan.

Hona hemen seigarren atala, osorik:


Bisitak are gehiago murriztu dituzte espetxeetan
Covid ziurtagiria beharrezkoa da espetxeetara sartzeko, eta batzuetan bertan behera utzi dituzte aurrez aurreko bisitak. Eskubideak ezabatzen ari direla salatu du Tinkok: "Neurri gehienek zerikusi handiagoa dute eskubideen murrizketarekin eta propagandarekin, osasun arrazoiekin baino".