AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren zazpigarren atala

Erreforma ekonomikoaz, inflazioaren fenomenoaz eta soldata errealaren gainbeheraz aritu dira saio honetan.

Atzotik, urtarrilaren 2tik, ikusgai dago Gedar Telebistaren Burdin Hesia programaren zazpigarren atala: Soldataren gainbehera. Urteko aurreneko saioan erreforma ekonomikoa, inflazioaren fenomenoa eta soldata errealaren jaitsiera izan dute hizpide lau tertulianoek; kasu honetan, Imanol KaƱamaresek, Eneko Carrionek, Nadia Perezek eta Mattin Aranburuk. Oraingoan ere Martin Goitiandia aurkezleak gidatu du saioa.

Elkarrizketa batekin ere elikatu dute atal hau. Hain justu, Mario del Rosal elkarrizketatu du Goitiandiak, eta inflazioaren eta irekitzen ari den testuinguruaren ondorio politikoen inguruan jardun dute. Ekonomia politikoaren kritikako irakaslea da del Rosal.

Bi astean behin argitaratzen dugu Burdin Hesia programa, eta urtarrilaren 16an egongo da ikusgai hurrengo atala, zortzigarrena. Kolapso sanitarioa izango da aztergai.

Hona hemen zazpigarren atala, osorik:


Aldaketarik ez Espainiako Estatuko lan-erreforman
PSOEren eta Unidas Podemosen gobernuak sindikatuekin eta patronalarekin adostutako dekretuak bere horretan uzten ditu Alderdi Popularraren lan-erreformaren puntu nagusiak. Neurri antiproletario ugarik zutik diraute lan arloko legerian; hala nola, kaleratze merkeek, malgutasunak, hitzarmen kolektiboei entzungor egiteko aukerak, kaleratze masiboek, lan baldintzen murrizketek edota aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen iraunkortasunak. Europar Funtsen baldintzapean eta alderdien arteko kontsentsu maila altuarekin zehaztutako akordioak izan dira.