AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ilaria Salisek preso jarraitzen du Hungarian, hainbat faxistari aurre egitea leporatuta

Urtebete darama segurtasun handiko kartzela batean preso, eta gaur hartu du hitza Hungariako auzitegi batean, oinak eta eskuak katez lotuta zituela. Hainbat manifestari faxistari eraso egitea egozten diote.

Gaur eraman dute Ilaria Salis italiarra Hungariako auzitegi batera, bere kontrako akusazioen harira erantzun zezan. Oinak eta eskuak katez lotuta eraman dute epailearen aurrera; polizia-agente batek zeraman presoa lotzeko erabilitako katea. Ia mugitu ezinik zela hartu du hitza Salisek: leporatzen dizkioten akusazioak ukatu ditu.

Iaz, otsailaren 11n Budapesten ospatu ohi den Ohorearen Egunean (hungariar soldadu naziak eta euren aliatuak omentzen dituzte egun horretan), elkarretaratze batean bildu ziren hainbat manifestari faxistari eraso egitea egozten diote Salisi. Milango militante antifaxistak ia urtebete darama Hungarian preso, prebentziozko kartzelaldian, segurtasun handiko espetxe batean. Budapesteko Fiskaltzak 11 urteko kartzela-zigorra eskatzen du beretzat.

Salisen senideek eta defentsak behin baino gehiagotan salatu dute Hungarian bizitzen ari den egoera, eta preso anifaxista "animali baten moduan" tratatzen dutela azaldu izan dute. 39 urte ditu.

Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat
Bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.