AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Illinoisen polizia batek emakume afroamerikar bat erail duen unea argitaratu dute

36 urteko emakumeak berak hots egin zuen larrialdi-zerbitzuetara laguntza eske, baina bere kontra tiro egin zuen gero agenteetako batek, lapiko batek sortutako eztabaida zela-eta.

Uztailaren 6an, polizia-agente batek pertsona afroamerikar bat erail zuen Amerikako Estatu Batuetan; Springfielden (Illinois) gertatu da oraingoan, hain zuzen ere. Egun horretan, Sonya Massey izeneko emakume batek larrialdi-zerbitzuetara (911 telefono zenbakia) hots egin zuen: etxean zegoen, eta badirudi "pertsona susmagarri" bat ikusi zuela inguruan. Horregatik deitu zuen laguntza eske.

Hori zela-eta, hainbat polizia bertaratu ziren 36 urteko emakumearen etxera, eta atea ireki zien berak. Tartean zen Sean Grayson, gerora, Masseyren kontra tiro egin eta aurpegian jota hil zuen agentea. Berriki argitaratu dituzte une horretako irudiak, polizia-agenteetako batek soinean zeraman gorputz-kamerak jasotakoak, eta gertatutakoa argi eta argi erakusten dute irudiek.

Etxera joan, berekin hitz egiten hasi eta identifikatzeko eskatu zioten poliziek. Gero, Masseyk irakiten zeukan eltze bat zela-eta, eztabaida bat piztu zen etxe barruan. Grayson agenteak sortu zuen liskarra: bortizki, lapikoa kentzeko eta jaisteko agindua eman zion emakumeari, eta segituan egin zion mehatxu, pistola aterata. Masseyk eskuak altxatu, barkamena eskatu eta makurtu egin zen arren, poliziak une horretan bertan tirokatu zuen aurpegian. Bertan hil zen.

Atxilo hartu dute Grayson, eta, une honetan, kartzelan daukate. Masseyri tiro egin ostean, hari laguntzeari ere uko egin ziola dio fiskaltzak. Hiltzaileak tiroketaren ostean jarri zuen martxan bere gorputz-kamera, baina berekin zihoan agenteak lehenago aktibatu zuen, eta irudi horiek dira orain plazaratu dituztenak.

66 pertsona migrante iritsi ziren Kanarietara ostiralean, bost egoera larrian
Ontzi batean heldu ziren Las Burras izeneko hondartzara, goizean goiz. Hamahiru pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, eta egoera oso larrian zeuden horietatik bost.