AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Imaginate Framako bi langileren kaleratzeari erantzuteko, borrokaldia abiatu du Legutioko Elkartasun Sareak

Legutioko kultur etxeko Gaztegunea eta ludoteka kudeatzen dituen Imaginate Frama enpresak bi langile kaleratu zituen martxoaren 28an, Covid-19aren pandemia medio, zerbitzua amaitu izanaren argudiopean. Hori dela-eta, borrokaldia jarri du martxan Legutioko Elkartasun Sareak, eta hainbat baldintza exijitu dizkie enpresari zein udalari.

Legution (Araba) urtarrilean hasi zen Imaginate Framaren aurkako lehen borrokaldia. Izan ere, hainbat langilek jakinarazi zuten enpresa Arabako lan hitzarmena ari zela urratzen 2018. urteko martxotik, lan-orduen ordainketari, kontratuei edota kotizazioei zegokienean, besteak beste. Hortaz, Imaginate, zor duzuna ordaindu kanpaina jarri zuten abian herriko gazte antolatuek, eta enpresak langileei zor ziena ordaintzea lortu zuten.

Kaleratzeak krisialdian

Orain, Legutioko Elkartasun Sareak salatu du Imaginate Framak "iruzur eginez eta bidegabekeriaz jokatu" duela Covid-19ak sortutako testuingurua baliatuta. Izan ere, langileekin zer gertatuko zen ebazterako orduan, hurrengo egunetan legez onartuko ziren neurriei aurrea hartu zien enpresak; 2020/9 Lege-Dekretuko bigarren artikuluak, birusaren ondorioak "arintzeko", kaleratzeen kontra jasotzen dituen neurriei, hain zuzen.

Hala, udaletxearekin zuen kontratuak jarraitu arren, Imaginate Framak martxoaren 28an adierazi zien ludotekako eta Gazteguneko langileei bukatutzat eman zutela zerbitzua, eta beraz, amaituta zeudela haien lan kontratuak.

Exijentziak mahai gainean

Legutioko Elkartasun Sareak borrokaldia abiatu du beraz, eta hainbat baldintza eskatu dizkie enpresari zein udalari. Batetik, langileak berriro kontratatzea exijitu diote Imaginate Framari, "enpresaren kontratuaren luzapenean edo lehiaketa publikoa irabazten duen hurrengo enpresan, langileen subrogazioa bermatzeko".

Bestetik, bitartekaritza lana egitea eskatu diote Legutioko Udalari, baita "Imaginate Frama berriz ez kontratatzeko" eta "langileen eskubideak bermatzeko, hurrengo lehiaketa publikorako pliegoak berregiteko" ere.

"Ezin daiteke aukera askeez hitz egin botere testuinguru horretan"
ARTEKA HILABETEKARIA | Ez da inoiz erraza errealitate gordin, epaitu eta desiragaitz baten aurpegi izatea. Elkarrizketa honek prostituta batek bizi duen errealitate gogor, kondenatu eta ezkutuaren ahotsa izan nahi du. Eta anonimotasunetik egiten du. Hori, erabaki huts bat izatetik urrun, prostitutek bizi duten ikusgarritasun ezaren ondorio da. "Gerrako izenarekin" aurkezten dizuegu elkarrizketatua, Moana War, ezkutatuak diren milaka bizitzen ahotsa izateko, eta inoiz auzi partikularra izan ez den errealitateari izena emateko.