AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Immigrazioari aurre egiteko plan bat iragarri dute Lampedusan

"Legez kanpoko immigrazioa Europaren erronka dela eta erantzun europarra behar duela esatera etorri naiz Lampedusara", esan du Ursula Von der Leyenek. Hamar puntuko ekintza-plan bat aurkeztu dute, bi oinarri dituena: mugetako kontrola areagotzea eta estatu kideen arteko "elkartasuna".

Italiako Lampedusa uhartean izan da Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyen, eta Italiako presidente Giorgia Meloniren eskutik egin du iragarpena: Lampedusako immigrazioari aurre egiteko plan bat jarriko dute martxan, migrazio-krisi bat argudiotzat hartuta. "Legez kontrako immigrazioa" geldiarazi nahi omen dute, eta hainbat neurri hartu nahi dituzte horretarako; besteak beste, Italiako kostaldera heltzen diren pertsona migratzaileen lekualdaketari, deportazioei eta migrazioaren kontrolari lotuta.

"Legez kanpoko immigrazioa Europaren erronka dela eta erantzun europarra behar duela" azpimarratu du Von der Leyenek; alegia, Europa mailako erantzun bat emango diotela Lampedusako immigrazioari. Hamar puntu jasotzen ditu ekintza-plan berriak, eta estatuen arteko "elkartasuna" da punturik garrantzitsuenetako bat: Lampedusan atzematen dituzten pertsona migratzaileak Europako beste estatu batzuetara kanporatu eta tokialdatu ahal izatea indartu nahi dute, plan berriaren bidez.

Gainera, migratu nahian ari diren pertsonak kanporatzeko protokoloak koordinatu nahi dituzte Europar Batasuneko estatuen artean, "Europako asilo baldintzak betetzen ez dituzten" migratzaileak modu koordinatuan kanporatu ahal izateko.

Horretaz gain, aire nahiz itsaso bidezko migrazioaren kontrola areagotu nahi dute, eta horretan ezinbesteko zeregina izango dute Frontex bezalako enpresek. Azken hamazazpi urteetan, %12.000 baino gehiago hazi da Frontexi bideratutako aurrekontua.

Goia jo du etxebizitzen eta alokairuen prezioak Hego Euskal Herrian
Marka historiko guztiak hausten ari dira salerosketarako etxeen eta alokairuen prezioak, eta Espainiako Estatuko garestienen artean daude Hego Euskal Herriko lau probintziak. Estatu mailan, historian aurreneko aldiz iritsi da 12 €/m2-ra alokairuaren prezioa; iaz baino %9,5 gehiago.