AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

IMQ enpresak 90 langile kaleratu dituela salatu dute Bilboko kaleetan

Gaur 48 egun bete dira IMQ enpresak 90 langile kaleratzeko erabakia hartu zuenetik; datorren asteartean, otsailaren 22an, izango da kaleratze kolektibo horren inguruko epaiketa Bilbon.

IMQ enpresak Zorrotzaurreko eta Ama Birjina Zuria zentroetako 90 langile kaleratzeko prozesua abian du, eta erabaki hori salatzeko manifestazioa egin dute gaur, Abandoibarratik Zorrotzaurreko klinikara arte.

Datorren asteartean, hilaren 22an, kaleratze kolektibo horri buruzko epaiketa egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Bilbon duen egoitzan.

"Langileak garesti"

Kaleratzeen aurrean, IMQk adierazi du "garestiak" direla langileak beretzat, azken urteetan haien lan-baldintzak hobetu dituztelakoan.

Joan den urteko apirilean ekin zioten langileek emakumeen eta gizonen arteko soldata-arrakalarekin amaitzeko borrokari, eta urrian Zorrotzaurreko klinikaren parean hasi ziren mobilizazioak egiten. Ondoren, azaroaren 23an, greba egiteko asmoa zutela adierazi zuten langileek, eta handik bi egunera adierazi zuen enpresak urtarrilean 90 langile kaleratuko zituela: Zorrotzaurre eta Ama Birjina Zuria kliniketako garbitzaile guztiak dira horiek.

Beste urte batez, ehunka lagun batu dira Herri Unibertsitate nazionalean
Gaur izan da aurtengo Herri Unibertsitate nazionalaren aurreneko eguna, Leioako campusean. Biharko ere prestatu dituzte hitzaldi, mahai-inguru eta aisialdirako jarduerak.