AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

IMQren zentroetako garbitzaileen greba eskubidea urratu dute

Bilboko IMQ enpresaren Zorrotzaurre eta Ama Birjina Zuria zentroetako langileak azaroaren 23tik daude greba mugagabean, eta salatu dutenez, dagoeneko formakuntza jasotzen ari dira grebalariak ordezkatuko lituzketen langileak.

IMQ osasun-enpresa pribatuak Bilbon (Bizkaia) dituen Zorrotzaurre eta Ama Birjina Zuria zentroetako garbitzaileek salatu dute haien greba eskubidea urratua izan dela. Izan ere, langileak azaroaren 23tik daude greba mugagabean, soldata-arrakalarekin amaitzeko eta 90 langileren kaleratzeak ekiditeko.

Egoera horretan, langileek salatu dute enpresak ukatu egin diela haien greba eskubidea, greban dauden eta abendu honetan kaleratu nahi dituzten 90 langileen ordezkoak formatzen hasi delako jada enpresa. Hori dela-eta, greban dauden langileek elkarretaratzea egin zuten aurreko ostegunean, Zorrotzaurreko zentroko atarian.

Azaroaren 23tik greban

Langileek joan den azaroaren 23an hasi zuten greba mugagabea; enpresak garbiketa zerbitzua internalizatzea onartu zuen, baina uko egin zion 90 langilek osatutako plantilla subrogatzeari. Langile horietako batzuek 15, 20 edota 30 urte daramatzate lanpostu horretan.

Antton TroitiƱo preso politikoa zendu da, espetxean zela atzemandako gaixotasun larri baten ondorioz
Ia 30 urte egin zituen kartzelan, eta joan den otsailean irten zen kartzelatik eritasun larri bat zela-eta, baina baldintza oso gogorrekin. Gatibu zegoela sumatu zituen gaixotasunaren aurreneko sintomak, 2020ko udaberrian.