AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iñaki Abad eta Aratz Urrizola altsasuarrei hirugarren gradua ezarriko diete

Hirugarren graduan sartuta, haien herrira itzultzen hasi ahalko dira Altsasuko bi gazteak, eta hainbat komunikabideren arabera, datorren ostiralerako irtengo lirateke espetxetik. Hirugarren gradua zein modutan ezarriko zaien oraindik argitu ez badute ere, bi presoek astelehenetik ostiralera egin beharko lukete lo kartzelan. Espetxean jarraitu beharko dute Altsasuko gainontzeko bost gazte presoek.

Auzitegi Gorenak ebatzitako kartzela zigorren hiru laurdenak beteta, hirugarren gradua ezarriko diete Iñaki Abad eta Aratz Urrizola Altsasuko presoei. Hala, Zaballako (Araba) kartzelatik irteten hasi ahalko dute; izan ere, gradu horren arabera, gazteek astelehenetik ostiralera egin beharko dute lo presondegian. Oraindik ez dute zehaztu noiz aterako diren kartzelatik, nahiz eta iturri batzuek esan duten datorren ostiralean irten daitezkeela. Dena den, datozen egunetan, gradua ezartzeko modu zehatzaren inguruko informazio gehiago izatea aurreikusi da.

Altsasuko auziaren barruan, Abaden eta Urrizolaren aurkako zigorrak urrian jakinarazi zituen Auzitegi Gorenak; lehenengoari lau urte eta bi hilabeteko zigorra ezarri zion, eta bigarrenari, hiru urte eta sei hilabetekoa. Biek ala biek daramatzate ia bi urte kartzelan.

Presondegian jarraitu beharko dute Altsasuko gainontzeko bost gazte presoek; hain zuzen, Oihan Arnanzek (bederatzi urte eta erdiko zigorra), Jokin Unamunok eta Adur Ramirez de Aldak (zortzi urte eta erdiko zigorra), eta Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak (zazpi urte eta erdiko zigorra).

Cables y Alambres enpresako langileek eta jubilatuek Vicinay taldearen bulego bat hartu dute
Cemvisa enpresaren bulegoetan sartu dira Erandioko Cables y Alambres lantegiko egungo langileak eta behargin jubilatuak. Vicinay taldeak Cables y Alambreseko akzioak erosi zituen 2015ean, baina oraindik ez die ordainketarik egin 123 langileei. Hala, azaldu dute 500.000 eurotik gora zor dizkiela enpresak, baita bost hilabeteko soldatak ere. Vicinayk hartzekodunen lehiaketa eskatu zuen Cables y Alambresen irailean.