AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iñaki Bilbao preso politikoak bertan behera utzi du gose eta komunikazio greba

Atzo lekualdatu zuten preso politikoa Puertoko ospitaletik Puerto III espetxeko erizaindegira; sueroarekin eta zunda bati konektatuta zegoen erietxean. Bilbaok 50 egun egin ditu gose eta komunikazio greban, eta atzo, azaroak 29, bertan behera utzi zuen. Dena den, azpimarratu du borrokarekin aurrera jarraituko duela, orain arte egin bezala.

Atzo, azaroak 29, Iñaki Bilbao Txikito preso politikoak bukatutzat eman zuen duela 50 egun abiatutako gose eta komunikazio greba. Ospitalean egon da orain arte, sueroarekin eta zunda bati konektatuta. Puertoko (Cadiz) ospitalean zegoen, eta salatu duenez, bere nahiaren kontra zeukaten bertan, "borroka eten zezan". Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du Bilbao atzo lekualdatu zutela Puerto III espetxeko erizaindegira. Bertan, amaitutzat eman du gose eta komunikazio greba.

Preso politikoaren gertukoenek AAEAMri adierazi diotenez, "ahul" dauka ahotsa baina "indartsu eta zuhur" dago. Hala, gose eta komunikazio greba bukatu arren, "aurrera zeraman borroka ez dela amaitu" azpimarratu du.

AAEAMek azaldu du, informazio ziurra jaso ahala, "berehala", argitaratuko duela.

Salaketa kanpaina eta mobilizazioak abiatu ditu GKSk, "burgesiaren zuzeneko diktaduraren aurka"
Azken egunetan ezarri diren neurri murriztaile berrien harira, GKSk azaldu du "oraingo arauak pobrezia, arbitrariotasuna eta kontrol soziala" direla, eta alderdi politiko instituzional guztiek hartu dutela ontzat agertoki hori. "Bi irizpide orokor lehenetsi" behar direla azaldu du: pertsonen osasuna eta jendartearen oinarrizko eskubide zein beharrizanak. "Oligarkiak ez ditu ez bata ez bestea beteko", salatu du. Bi bando nabarmen azaleratu direla seinalatu du bestalde, eta gatazka horretan, "antolakuntza komunistaren aldeko" hautua egin dute GKSko kideek, "eskubide zibil eta politikoen defentsan". Mobilizazioei ekingo diete bihar, larunbata.