AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iñaki Bilbao preso politikoak ospitalean jarraitzen du bigarren egunez

Atzo eraman zuten erietxera Iñaki Bilbao preso politikoa, gose eta egarri greba hasi eta zazpigarren egunean. 50 egunetik gorako gose eta komunikazio greba egin zuen aurretik.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi zuenez, atzo, azaroak 9, ospitaleratu egin zuten Txikito, arnasteko arazo larriengatik. Erietxean jarraitzen du oraingoz, baina ez dago haren osasun-egoerari buruzko berririk.

Gose eta egarri grebaren zortzigarren eguna beteko luke gaur Iñaki Bilbao preso politikoak. Astelehenean abiatu zuen baraualdia

Mobilizazioak

Zenbait preso politikok elkartasun ekimenak jarri dituzte martxan espetxeetan. Itziar Morenok eta Alaitz Aramendik, adibidez, uko egin diote janariari gaur, azaroak 10, eta gose greba egingo dute bihar, azaroak 11. Jexux Mari Etxeberriak, aldiz, asteazkenero egingo du baraua. Bestalde, Lola Lopez "txapeoan" dago era mugagabean aurreko asteazkenetik.

Kaleetan ere Txikitori elkartasuna adierazteko mobilizazioak abian dira. Egunero egiten dituzte kontzentrazioak Donostian (Gipuzkoa), Mutrikun (Gipuzkoa), Etxarrin (Nafarroa), Altsasun (Nafarroa) nahiz Berriozarren (Nafarroa); astelehenero, asteazkenero eta ostiralero Bilbon (Bizkaia); asteartero eta ostegunero Basaurin (Bizkaia); ostegunero Deustun (Bizkaia) eta Trapagaranen (Bizkaia); eta ostiralero Elgoibarren (Gipuzkoa).

Hona hemen gaurko deialdiak:

Gizon batek neska adingabe bati jazarri dio Gasteizen, mehatxu bidez bideoak eskatuz
16 urteko emakume bati jazarri zion 30 urteko erasotzaileak, sexu-izaerako irudiak bidaltzera behartuz. Mehatxu egin zion horretarako, neskaren senide baten argazkiak argitaratuko zituela esanez.