AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iñaki Bilbaok bosgarren eguna du gose eta komunikazio greba mugagabean

Irailaren 10ean ekin zion baraualdiari, 00:00etan. Gainera, komunikazio-bideak etetea ere erabaki zuen. 36 urtetik gora egin ditu preso.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak irailaren 10ean, osteguna, jakinarazi zuen gose eta komunikazio greba mugagabea abiatu zuela Iñaki Bilbao preso politikoak. 00:00etan ekin zion barauari, eta horretaz gain, ez du inolako kontakturik izango bere gertukoekin. "Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna" aldarrikatzeko ekin zion grebari, eta gaur, irailak 14, bosgarren eguna du jarraian.

Bilbaok 36 urtetik gora daramatza preso. Egun, Puerto III kartzelan dute gatibu.


Bihar greba eguna izango da EAEko hezkuntzan
Hezkuntza arloko langileak eta ikasle langileak kalera irtengo dira bihar EAEn. IAk 'Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu' lelopean deitu ditu mobilizazioak: 11:00etan hasiko dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Iruñean ere egin dute deialdia, eta 20:00etan elkarretaratuko dira Hezkuntza Delegaritzaren aurrean. Hezkuntza arloko langileek ere 11:00etan hasita egingo dituzte manifestazioak. Eusko Jaurlaritzak gaur ezarri ditu gutxieneko zerbitzuak, aurreko greba deialdietan baino gogorrago. Adibidez, %100eko gutxieneko zerbitzuak agindu ditu garbiketa sektorean.