AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Indar Gorriko bederatzi kide atxilotu dituzte gaur

Espainiako Poliziak egin ditu atxiloketak, Indar Gorrik arratsaldean jakinarazi duenez. Aske utzi dituzte jada.

Gaur, abenduaren 11n, Indar Gorriko bederatzi kide atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Osasunaren zale taldeak arratsaldean eman du atxiloketen berri, eta atzemandako lagunen askatasuna aldarrikatu du.

GEDAR LANGILE KAZETAk gauean jakin ahal izan duenez, atxilotuak aske utzi dituzte jada, kargurik gabe.

Atxiloketak eta ia 70.000 euroko isunak

Joan den martxoan, Errepresioari hortzak erakutsi kanpaina jarri zuen martxan Indar Gorrik. Jakinarazi zuen aurreko hilabeteetan, guztira, hamasei atxiloketa eta 69.200 euroko isunak jasan behar izan zituela talde nafarrak.

Bost nafarretik bat hilean 1.000 euro baino gutxiagorekin bizi da
16 urtetik beherakoen herena pobrezia arriskuan dago. Pertsona migratuen %60 pobrezia egoeraren batean bizi dira. Errenta Bermatuaren eskatzaile kopurua laukoiztu egin da hamabost urtean.