AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Indar Gorriren aldeko manifestazio bat egingo dute ostiralean, Iruñean

Aurreko astean Indar Gorrirekin loturiko 61 lagun atxilotu zituzten Nafarroan, inolako agindu judizialik gabe. Ostiral iluntzean mobilizazio bat egingo dute Iruñean, 'Indar Gorri aurrera' lelopean.

Bihar beteko da aste bat Indar Gorriren kontrako azken sarekadatik. Aurreko ostegunean gauzatu zuen Espainiako Poliziak operazio erraldoia: 61 pertsona atxilotu zituen Nafarroan, Indar Gorriri lotuta. 2023ko urrian Sevillan izandako istiluak aitzakiatzat hartuta jo zuten euren kontra, baina inolako agindu judizialik ez zuen Poliziak.

Arratsalde horretan bertan hasi ziren denak epailearen aurrera eramaten, pixkanaka. 40 lagunek baino gehiagok, hala ere, komisarian egin behar izan zuten gaua, eta hurrengo egunean eraman zituzten epailearengana.

Ostiral eguerdirako, kalean ziren sarekadan atxiloturiko kide guztiak. Iruñeko epaileak ez zuen kautelazko neurririk eskatu euren kontra, baina horixe bera eskatu du Ligak: Indar Gorriren kontrako neurriak galdegin ditu. Sevillako Instrukzioko 7. Epaitegiak dauka bere gain auzia, eta beregana jo du Ligak.

Ostiralean, 19:30ean Nabarrerian

Ostiral honetarako, martxoaren 15erako, mobilizazio deialdi bat egin du Indar Gorrik. Nabarreriatik hasiko da manifestazioa arratsaldeko 19:30ean, aldarri argi batekin: Indar Gorri aurrera.

1.500 milioi eurorekin indartu nahi dute Europako industria militarra
Ekoizpen militarra areagotu nahi du Europar Batasunak, erosketa bateratuen bidez zein zerga-abantailen bidez. EDIS estrategia eta EDIP programa aurkeztu berri ditu.