AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Indarkeria matxista leporatuta, gizonezko bat atxilotu dute Laudion

Atzo gauean izan zen atxiloketa, Laudioko Landaluze kaleko etxebizitza batean. Aurreko astean, indarkeria matxistarekin lotutako hiru erasoren berri eman zuten Euskal Herrian.

Atzo gauean, apirilak 4, gizonezko bat atxilotu zuten Laudioko (Araba) Landaluze kalean, indarkeria matxista egotzita. Aiaraldea-k jakinarazi duenez, 21:30ak aldera izan zen atxiloketa. Oraindik ez dituzte xehetasunak argitara atera.

Aurreko astean, indarkeria matxistarekin lotutako hiru eraso salatu zituzten Euskal Herrian, gutxienez. Martxoaren 30ean gizonezko batek mehatxu eta eraso egin zion haren bikotekideari, Gasteizen (Araba). Hiri berdinean, tratu txar jarraituak salatu zituen emakume batek aurreko larunbatean. Bestalde, aurreko asteko ostiralean, gizonezko batek arma elektriko bat erabilita egin zion eraso bikotekide ohiari, Galdakaon (Bizkaia).

Osasungintzako langile bat eraila Gurutzetako Ospitalean, bigarrena salbuespen egoeran
Osasun arlo pribatuan aritzen zen langilea, eta koronabirusak jota, Gurutzetan ospitaleratu zuten. Salbuespen egoera hasi zenetik, bi osasun-langile hil dituzte dagoeneko.